Euskal txapelatxapel edo boneta mota da, tipikoa Euskal Herrian, eta izen honekin ezagutua beste herrialde eta hizkuntza batzuetan ere.
Jatorria eta hedapena Euskal Herrira
Rene Cuzacq idazlearen arabera, Bearnoko herritarrak izan ziren boneta erabiltzen aurrenekoak, XIII. mendearen amaieran[1]. Jatorri berez euskalduna baztertu egiten dute aditu gehienek. Dena dela, kontuan izan beharra dago Bearno mende eta mendeetan euskalduna izan zela, eta oraindik ere -edo orain dela gutxira arte behintzat- Bearno parteko Uhaitzibarrekohainbat herri-auzotan euskaldunak direla -edo izan direla-, eta horren adibiderik agerikoena Eskiula da[2][3]. Paco Lizarralde ikertzailearen aburuz, txapela XIX. mendean hasi zen Euskal Herrian erruz erabiltzen, lehen karlistaldiaren ostean: «Jendeak Tomas Zumalakarregiren irudia txapelarekin ikusi zuenean hasi zen indarrez onartzen txapela». Miren Arzalluz adituaren ustez, «Karlistek intentzio guztiarekin hartu zuten txapel gorria sinbolo gisa».
XIX. mendean, Euskal Herrian aristokrazia eta elite inguruko emakume batzuek erabili izan zuten, emakumeak kirola egiten hasteaz batera
Txapela XIX. mendean
XIX. mendeko erdialdean, lehen karlistaldiarekin batera, txapelaren erabilera zabaldu egin zen Euskal Herrian. Gatazka armatu honetan parte hartu zuten bi aldeetako soldaduek, hau da, Liberalek eta Karlistek, erabili zuten txapela. Zumalakarregi museoak Txapela XIX. mendean[4] argitaratutako aldizkarian azaltzen den moduan, Zumalakarregi jenerala izan zen txapelaren erabilera sustatu zuena Karlisten armadan. Soldadu eta ofizialak zeramaten txapela jantzita, burua estaltzeko erosoa izateaz gain, hauek egiteko behar zen artilea tokian bertan eskuratzea erreza baizen.
Miguel de Unamuno (1864-1936) idazlearen arabera[5], Frantziako hegoaldetik etorritako soldadu Kristino liberalak izan ziren, lehen karlistaldiaren hasieran txapela erabiltzea hedatu zutenak. Txapelgorriak edo kapela gorriak ezizenez ezagunak egin ziren hauek. Hortaz, Unamunoren esanetan, Karlismoaren ezaugarri nagusia izan den txapelgorria, liberalen ikurra izan zen ere Karlistaldietan
Honez gain, armada bakoitzean erabiltzen zuten txapelen kolorearen auzia dugo. Soldadu liberalek erabiltzen zituzten txapelak gorriak ziren. Karlisten aldean berriz, erabiltzen zuten kolorea zein zen ez dago hain argi. Iruditeria tradizionalaren arabera, Zumalakarregiren txapela zuria eta zabala zen. Baino Jose Mari Bereciartúak azaltzen duenez, karlisten jeneralak buruan zeraman txapela gorria zen[6]. Hasiera batean, soldadu karlista gehienen txapelak zuriak ziren tindatu gabe zeudelako. Baino Oriamendiko gudua eta gero txapelak tindatzen hasi ziren, beraien posizioak antzemateko kolore aproposa baizen zuria. Beste iturri batzuen arabera, karlisten ofizialak ziren txapelgorria zeramatenak, eta soldaduek berriz garai horietan ohikoak ziren beltza eta urdin koloretakoak.
Izan ere, txapel gorriaren erabilerak sortzen zituen nahasmenekin amaitzeko asmoz, Iparraldeko armada Liberalen jenerala zen Baldomero Esparterok aginduta, txapelaren erabileraren debekua zabaldu egin zuen.1838ko azaroan argitaratutako aginduan azaltzen den moduan: “Herritarrak eta estatuak, nahiz soldaduak eta bizilagunak, debekatuta izango dute txapela erabiltzea, horrek sortzen duen alarma eta nahasmenagatik”.[7]. Lege honen agindua betetzen ez zutenek, isun bat jasotzen zuten zigor moduan. Agindua birritan hausten zuten herritarrek, espetxe-zigorra jasotzeko arriskua zuten.
Halere, ebazpen honen eraginkortasuna indarra galdu zuen urteak igaro ahala.Txapela herritar-klase guztien artean nagusitu zen, eta polizia- nahiz militarrek ere erabiltzen hasi ziren. Hauen artean, 1844. urtean Gipuzkoa eta Bizkaian sortutako foru-polizia berriak (mikeleteak eta foralak). 1859an Afrikako gerrateetara bidalitako “Baskongadetako tertzioak” ere, txapela erabili zuten eta hauen jantzietako osagarri adierazgarrien bilakatu zen. Nafarroako foruzainek eta 1931. urtean, II. Errepublikan sortutako Eusko Jaurlaritzaren gudariek ere txapela erabiltzen jarraitu zuten. Franco diktadorea hil ondoren, Euskal Autonomi Erkidegoan sortutako Ertzaintza foru-polizia berriak ere, txapela erabiltzen jarraitu zuen, eta hauen ikur garrantzitsuenetako bilakatu da.
Bigarren karlistaldian (1872-1876) txapela erabiltzen jarraitu zuten soldaduek. Baina ordurako, txapelak 1859anTolosan sortutako Boinas Elosegui enpresak ekoitzi zituen. Industrializazioaren ondorioz, ehungintzan izan ziren aurrerapenei esker, txapelak ekoiztea merkeagoa zen, eta hauen salmenta asko igo zen. Gauzak horrela, 1892. urtean La Encartada txapel-fabrika sortu zen Balmasedan. Horren ondorioz, txapelaren industriaguneetako herri eta hirietara zabaldu zen, eta, lantokietako proletarioak ere txapela erabiltzen hasi zirenez, langile-klasearen ikur bilakatu zen.
↑Miguel de Unamuno, La boina. El liberal, 1940 abendua.
↑Jose María Berciartua, Nuestra boina. La gran enciclopedia vasca, (Bilbo, 1978)
↑Victor Hugo.- Idi orgaren karranka : Euskal Herrian gaindi, 1843 libururako, Joxe Azurmendik eginiko hitzaurrean. 14. orr. Donostia : Elkar, 2002. ISBN 84-8331-842-3.