Igaran egün batez egin dügü erri,
Hortaz nahi deizüet eman zerbait berri:
Parisetik jin zaikü bidajez Petiri,
Urte bakotx fortüna eginik üdüri.
Agur eta zertan hiz Petiri gaizoa?
Ene haur denborako kantüko aüzoa!
Igaran dük ordünko denbora gozoa,
Eta hi aberastü, ez behiz zozoa!
Parisetik horra nük züen ikustera,
Han ontsa bizi gütük, adiskide Pierra,
Hiaurek ikusten dük egin diat afera,
Txapela ezari diat bürütik behera.
Txapela badük bena arin barnekoa.
Non ützi dük boneta Eüskal-Herrikoa?
Txapel horrek ez deik ez edertzen kaskoa,
Basta ederra gatik, asto dük astoa.
Ez diat ez axolik laidoen batere!
Han ezagützen diat hanixko andere!
Itxürari so-ginez aberats bai ere
Ezkontüren ahal nük, ez erran deüs ere.
Arren badük ideia hola ezkontzeko?
Lagün franko badükek hortan segitzeko.
Ofizio bat balitz Parisen hartzeko,
Aberats izan gabe, auher bizitzeko.
Ez nük ez hi bezala lanean akitzen;
Lan anplexagorik dük hirian agitzen.
Ene alde hasi nük Parisen bizitzen,
Arrüaren xokoan oskien argitzen.
Ofizio ederra oski argizale,
Har ezak emaztea ziraje saltzale,
Haurrak jinen zaitzüe gose bazkazale,
Ütziren dük Parise ahal bezain zale.
Ni ja nahi nük egon boneta kaskoan,
Ene sorlekü maite Eüskal-Herrikoan.
Ihork ere jakin gabe zer düdan gogoan,
Kobla zonbaiten hontzen sütondo xokoan
|
Igaran egun batez egin dugu irri,
hortaz nahi dizuet eman zerbait berri:
Parisetik jin zaiku bidaiez Petiri,
urte bakotx fortuna eginik iduri.
Parisetik horra nauk zuen ikustera,
han untsa bizi gaituk adixkide Pierra;
ihaurrek ikusten duk, egin diat afera,
txapela ezarri diat burutik behera.
Txapela baduk baina arin barneköa,
nön utzi duk boneta Euskal Herriköa?
Txapel horrek ez dereik edertzen kasköa,
basta ederragatik asto duk astöa.
Ez nauk, ez, hi bezala lanëan akitzen,
lan anplexagorik duk hirian agitzen,
ene alde hasi nauk Parisen bizitzen,
arruaren xokoan oskien argitzen.
Ofizio ederra oski argitzale,
har ezak emaztëa ziraje saltzale,
haurrak jinen zaizkizue gose-bazkazale,
utziren duk Parise ahal bezain zale.
Ni ja nahi nauk egon boneta kasköan
ene sorleku maite Euskal Herriköan,
ihaurk ere jakin gabe zer dudan gogöan,
kobla zonbaiten ontzen sutondo zoköan
|