Euskal Herria oso herri menditsua da. Mendilerro gehienak mendebalde-ekialde ardatzean kokatzen dira. Arrokarik garrantzitsuena kareharria da, baina badira beste material batzuetaz osatutako mendiak, adibidez Aiako Harriagranitoz osatuak daude.
Euskal Herriko mendirik altuenak Pirinioetan daude, garaiena Hiru Erregeen Mahaia izanik. Mendilerro hori itsasoan bertan jaio eta ekialderantz igotzen doa, Orhi delarik 2.000 metrotik gaindi dagoen lehenengo mendia.
Araba eta Nafarroako hegoaldean Kantauriar mendilerroaren ekialdeko muga dago. Kodes eta Toloño mendilerroak Kantauriar mendilerroaren parte dira.
LarrasaToloñoko mendilerroan kokaturik dagoen mendirik altuena da, Arabako hegoaldean, 1.453 [metro]]ko garaiera du. Arabako bigarren mendirik altuena da, Gorbeiaren ondoren.
PalomaresToloñoko mendilerroan kokaturik dagoen mendia da, Arabako hegoaldean, Lagran udalerritik gertu. 1.446metroko garaiera du. Toloño mendilerroko bigarren mendirik altuena da, Arabako hirugarren altuena.
Peña del Castillo Arabako hegoaldeko mendi bat da. Herrialde horretako mendirik altuenetan laugarrena da, 1.432 metro baititu.
Euskal Herriko arkua Pirinioen eta Kantauriar mendilerroaren artean dauden mendilerroek osatzen dute. Altuera ertaineko mendilerroak dira, eta punturik altuena Aitxuri da, 1.551 metrorekin, Aizkorriko mendilerroan. Paraleloak diren bi mendilerro kate ezberdin dira: bata barnealdetik doa, eta bestea kostaldetik.