Aumategi edo SaiturriAraba eta Gipuzkoa artean dagoen mendia da.[1]Debagoieneko eta Elgeako mendilerroko mendirik garaiena da. Eskoriatza eta Oñatiko udalerrien lurretan dago, tontorra bera Oñatin badago ere, Barrundia udalerri arabarrarekin duen mugan. Ez da, Debagoienean ohikoa den bezala, kareharrizko mendia. Hau belartsua da. Bertan, Elgeako haize-errota ospetsuen parkea dago.
Nola heldu
Mendi hontara ondorengo igoera puntuetatik igo daiteke: Araotz, Larrea, Elgea, Ozeta. (G.)
Arabatik
Elgeako Elizalde auzotik abiatzen da ibilbiderik laburrena.
Gipuzkoatik
Inguruko beste mendi askorekin gertatzen den lez, Urizar edo Uxarko bidegurutzetik Lizargarate mendatera heltzea da lehenengo pausua. Haatik, Aumategi ez dagoenez Degurian, ez da gas hodiaren ibilbidea hartu behar, Urbiara doana baizik. Bide hori hartu eta laster, eskuinetarantz, Mugarriluzerantz doan bidexka bat dago. Mugarriluze mendiaren tontorrera iritsi ondoren, denbora guztian ekialderantz joan behar da, handik gutxira, Aumategiko tontorrera iritsi arte.