Euskadiko errugbi selezkioa nazioarte mailan ofiziala ez den taldea da, Euskal Autonomia Erkidegoa ordezkatzen duena. Federazioak Donostian du egoitza nagusia.
Historia
Euskadiko Errugbi Federakundea 1985an sortu bazen ere, urte pare bat lehenago Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako federazioek antolatu zituzten Euskadiko selekzioaren partidak, batez ere Espainiako Eskualde selekzioen txapelketan parte hartzeko.
1997an Euskarians taldea eratu zen eta bere helburua euskal errugbia munduan ezagutzera ematea eta Iparraldeko eta Hegoaldeko jokalarien harremanak indartzea zen. 2009an Basque Korsarioak taldea eratu zuten Ipar eta Hego Euskal Herriko taldeek Super Liga Iberiarrean Euskal Herria ordezkatzeko, baina Superliga honek urtebeteko bizitza izan zuen.
Jokaturiko partidak
Hauek dira Gizonezkoen senior taldeak jokatu dituen partidak. Hemen ez daude EAEko selekzio gisa Espainiako Eskualdekako txapelketatan jokaturiko partidak.