Club Atletico San Sebastian taldearen errugbiaren atala da. Kluba sortu zen urte berean sortu zuen errugbiaren atala eta 1970. hamarkadan Espainiako hiru liga, lau kopa eta Iberiar kopa bat eskuratu zituen.
Ibilbidea
Club Atlético San Sebastián taldean hasieratik errugbiak emaitza arrakastatsuak izan zituen. 1969-70 denboraldian egin zuen debuta Espainiako lehen mailan hiru liga, lau kopa eta Iberiar kopa bat eskuratu zuen.
17 denboralditan jarraian goren mailan ibili ondoren 1986an maila galdu zuen eta krisialdian sartu zen errugbi taldea. Krisis honek bi urte beranduago (1988an) zatiketa sortuko zuen eta atera zirenek talde berria sortu zuten: Bera Bera Rugby Taldea. Azken talde honek bereganatu zuen indar gehiena errugbi mailan onenen artean aritzeko. Aldiz Atletico taldea ahulago atera zen eta maila apalagotan aritu behar izan zuen ordutik.
Gaur egun Euskal Ligan jokatzen ari da. 2018an Hernanirekin batera osatu zuen taldea Atlético SS/Hernani bihurtuz.