Iberiar Errugbi Kopa (gaztelaniaz: Copa Ibérica de Rugby, portugesez: Taça Ibérica de Rugby) Portugalgo eta Espainiako ligetako talde onenek beraien artean jokatzen duten errugbi txapelketa da.
Historia
1965 urtean izan zuen lehen ekitaldia eta 1971 artean urtero jokatu zen. Herrialde bakoitzeko lau taldek hartu zuten parte. 1971 eta 1983 artean ez zen jokatu eta 1983-84 denboralditik aurrera berriz jokatu izan da, baina herrialdeko bakoitzeko txapeldunek hartu dute parte eta partida bakarra jokatu da.
Euskaldunei dagokienez Atlético San Sebastián izan da garaipena lortu duen talde bakarra eta Getxok partida bat jokatu du.