Frantziako Errugbi Kopa (frantsesez: Coupe de France de rugby à XV) Frantziakoerrugbi txapelketa bat izan zen, garai eta era desberdinetan jokatu zena.
Historia
Frantziako Errugbi Kopa 1937an sortu zen, Coupe nationale izenarekin, eta 1944 arte eskualde-taldeek parte hartu zuten. Kluben arteko Frantziako Errugbi Kopa, berriz, 1943an abiatu zen. 1951ko finalean izandako istiluak zirela-eta, Ingalaterrako federazioak galdatu zion Frantziakoari txapelketa bertan behera uzteko. Beraz, 1952tik aurrera, Yves du Manoir challengeak hartu zuen haren lekua.
1984an 1985ean eta 1986an bi txapelketak jokatu ziren, Frantziako Errugbi Kopa eta Yves du Manoir challengea.
1996tik aurrera, bi lehiaketek bat egin zuten, Frantziako Errugbi Kopa - Du Manoir saria izenarekin.