SU Agen Lot-et-Garonne (izen osoa, Sporting Union Agen Lot-et-Garonne) FrantziakoAkitania eskualdeko Agen hiriko errugbi taldea da. Frantziako Liga asko irabazi ditu eta palmaresean laugarrena da.
Historia
Taldea 1908an sortu zen. Bigarren Mundu Gerraren aurrertik talde indartsua osatu zuen eta bi Liga eta hiru kopa irabazi zituen 1930 eta 1945 artean. 1960 hamarkadan beste hiru loiga eta kopa bat eskuratu zituen. Azken garai oparoa 1980 hamarkadan izan zuen.
Europako final bat ere jokatua du, 1998ko European Challege Cup, baina galtzaile atera zen.