Eurasiako Batasun Ekonomikoa |
---|
|
|
|
Izen laburra | ЕАЭС, EAEU, ЄАЕС, ЕАЭС, UEEA, EAWU, ЕЭО, ЕАЕС, EAEU, EGS, EAIU, UEE, EEU, UEE, EAEU, BEE, AEB, AİB, 歐亞聯盟, 欧亚联盟, YOII, EBE, UEE, UEE, XEE, ЕАЭП eta ЕАЭБ |
---|
Mota | nazioarteko erakundea, ekonomia erkidegoa eta Integrazio ekonomikoa |
---|
|
|
|
|
Egoitza nagusi
|
|
|
Osatuta | |
---|
|
|
Sorrera | 2015eko urtarrilaren 1a |
---|
Aurrekoak | Eurasiako Ekonomia Erkidegoa |
---|
webgune ofiziala |
Eurasiako Batasun Ekonomikoa (EBE) Eurasia iparraldeko estatuek osatutako batasun ekonomikoa da.
Estatu partaideak
Errusiak, Kazakhstanek, Bielorrusiak, Armeniak eta Kirgizistanek osatzen dute. SESB Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna izandakoaren estatuak dira denak, eta Errusia buru dela, Europan, Europako Batasunaren ondoan, 170 milioi herritarrek osatutako merkatu bat da[1].
Historia
Kazakhstango presidente zen Nursultan Nazarbajevek 1994an proposatu zuen herrialdeon arteko batasun ekonomikoa. 2014ko abenduaren 23an sinatu zuten sorrerarako azken akordioa Moskun[1].
2015eko urtarrilaren 1ean, martxan jarri zen Eurasiako Batasuna[2].
Ezaugarriak
EBEk 3,6 bilioi euroko barne produktu gordina duela espero da. Konparatuz, 9,5 bilioi eurokoa zen 2013an Europako Batasunaren BPGa, EBErena baino ia hiru aldiz gehiago. Salgaien, zerbitzuen, kapitalen eta langileen zirkulazio askea bermatzen da[1].
Erreferentziak
Kanpo estekak