Nursultan Abixuli Nazarbajev (kazakheraz Нұрсұлтан Әбішұлы Назарбаев, errusieraz Нурсултан Абишевич Назарбаев, Chemolgan, 1940ko uztailaren 6a) kazakhstandar politikaria da. 1991-2019 bitartean, Kazakhstango presidentea izan zen.
Bizitza
Metalurgia-ikasketak egin zituen Karagandyn (Kazakhstan) eta Moskun (Errusia). 1962an, Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistan sartu zen, eta 1990ean, Kazakhstango Sobietar Errepublika Sozialistako lehendakari izendatu zuten. Sobietar Batasuna 1991n desegin eta Kazakhstanek independentzia lortu zuenean, Nazarbajev errepublika independenteko lehendakari aukeratu zuten; geroztik ez du kargu hori utzi. 2011n, berriro aukeratu zuten lehendakari beste bost urterako, beste behin ere hauteskundeak gehiengo oso nabarmenarekin irabazita.
2019ko martxoan dimititu zuen.
Erreferentziak
Kanpo estekak