Parisen ikasketak egin ondoren, Italian izan zen eta geroago Frantzian zehar ibili zen bertako eraikin eta monumentuak aztertzen. Frantziako Erdi Aroko eraikin asko konpondu zituen. Lan haiei eta arkitekturaz idatzitako kritika eta historia-lanei esker egin zen ospetsu. Eraikinen jatorrizko ezaugarriak gordetzeko ahaleginak egin zituen, baina gero diseinu eta osagai berriak erabiltzen hasi zen. Zioenez, eraikinak konpontzeko, egoera baino gehiago, haien osagaien eta formen iturburu izan bide ziren arkitekturako printzipioak kontuan hartu behar dira. Printzipio horietan oinarriturik egindako lanengatik kritika ugari jaso zituen, eraikinak jatorrizko egitura eta forma galtzen zuela baitzioten zenbait adituk.