Châlons-en-Champagne, lehen Châlons-sur-Marne deitua, Frantziako iparraldean dagoen hiria da, Ekialde Handiako eskualdearen eta Marneko departamenduaren hiriburua.
Bertan gertatu zen, 451. urteko ekainean, Chalonseko Zelaietako Gudua Flavio Aezio jeneral erromatarra eta Atila hunotar agintariaren gudarosteen arteko gudua. Atila, garaitua izan zen gudu horretan, baina ez hila. Ez dago oso garbi Aeziok zergatik erabaki zuen hori, baina, itxura batean, azalpenik sinesgarriena, Bisigodoek, behin Atila gainetik kenduz gero, Galia osoa konkistatu nahi izango zutela izan daiteke.