Esti Ansotegi Guruziaga (Zornotza, Bizkaia, 1976ko irailaren 11) psikologoa da.
Biografia
Esti Zornotzan 1976ko irailaren 11n jaio zen, bere gurasoak Juan Antonio Ansotegi Intxausti eta Carmen Guruziaga izanez eta hiru neba-arreba dira, Karmele, Jon eta Esti bera, gazteena.
Zornotzako Karmengo Ama Ikastetxean egin zituen haureskola, lehen hezkuntza eta DBH ikasketak.
Estik psikologia ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), baita familia-orientazioa eta aholkularitza masterra ere.
Lan ibilbidea
Prebentzioa eta osasuna sustatzeko proiektuak koordinatzen ditu Ortzadar elkartean, 2012tik.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria departamentuak sustatuta, buru osasuna eta nerabezaroa gaiari buruzko hainbat hitzaldi eman zituen TREBA egistamokaren barruan,[1]2024an herriz herri: Oiartzunen, Tolosan, Urretxun...[2] [3][4]
DBHko ikasleei adikzioen arloko tailerrak ematen dizkie.
Osasunaren prebentzioari eta sustapenari buruzko prestakuntza ematen die irakasleei, familiei eta bestelako osasun-eragileei (gazteria-teknikariak, gizarteratzeko eta laneratzeko lantaldeak, gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzeko lantaldeak, gizarte-zerbitzuetako udal-langileak, kiroletako begiraleak, astialdiko begiraleak, etab).[5]
Prebentzioko materialetarako edukiak diseinatzen eta lantzen ditu, bai ikasleentzat, bai irakasle eta familientzat.[6]
Erreferentziak
Kanpo estekak