Espainiar Estatuko bertako hizkuntzen mapa sinplifikatua:
Gaztelania, Estatu osoan ofiziala.Euskara, koofiziala Euskal Autonomi Erkidegoan eta Nafarroako Autonomia Erkidegoan.Katalana, koofiziala Katalunian, Balear Uharteetan eta Valentziako Erkidegoan.Aranera (okzitanieraren dialektoa), koofiziala Katalunian.Galiziera, koofiziala Galizian.Asturiera eta leonera, legez onartuak.Aragoiera, legez onartua.
Espainia hizkuntza-aniztasun handiko Europakoestatu bat da. Espainiako hizkuntzak berebiziko kultura ondarea dira. Estatu horren eremuan, hizkuntza nagusia eta erabiliena gaztelania da, estatu osoan ofiziala dena. Horrez gain, beste lau hizkuntzak koofizialtasun maila lortu dute, Estatuko zenbait autonomia erkidegotan. Beste hizkuntza batzuek, ofizialak izan gabe, nolabaiteko estatutu-babesa dute.
Batzuetan, Gomerako (Kanariak) silbo delakoa aipatzen da ahozko ez den hizkuntza gisa, baina ez da benetako hizkuntza, kanal berezi bat baizik. Berez, silboaren erabiltzaileek espainieraz hitz egiten dute, teknika berezi bat erabiliz. Teorikoki, edozein hizkuntzatan egin daiteke silboa.