- Artikulu hau ibaia kudeatzeko egiturari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Errobi (argipena)».
Errobiko Ibarraren Sindikatua[1], frantsesez Syndicat Mixte du Bassin Versant de la Nive (lehenago Errobiko Erreka Hitzarmenaren Sindikatu Anitza edo Syndicat Mixte du Contrat de Rivière des Nives deitua) Errobi ibaiaren uraren kalitatea hobetzeko asmoz sortutako udalerrien arteko egitura da. Hitzarmen edo contrat baten bidez funtzionatzen duelako hala deituta.
Errobiko arroaren Lapurdi zein Nafarroa Behereko udalerriak biltzen ditu eta egoitza Uztaritzen du.
Kideak
47 lurralde kolektibitate biltzen dira bertan:
Instantziak
Erabaki instantzia
"Batzorde Sindikala" da ebaspenak hartzeko gune nagusia. 63 ordezkarik osatzen dute, biztanleriaren arabera:
- 1000 biztanletik beherakoek ordezkari bat.
- 1000 biztanletik gorakoek bi ordezkari.
- BABk sei ordezkari.
Egun presidentea Jacques Etxandi Anhauzeko auzapeza da.
Kontsulta instantzia
"Erreka Batzordea" adostasuna lortzeko gune bat da. Ehun bat lagun biltzen dira: kide profesionalen ordezkariak, hautetsiak, uraren kudeaketarekin lotura duten elkarte eta administrazioak.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak