Errepidean (jatorrizko ingelesezko izenburua: On the Road) Jack Kerouacestatubatuar idazlearen eleberri mitikoa da, beat belaunaldiaren idazlan enblematikoa, 1951n idatzitakoa. Viking Press argitaletxeak plazaratu zuen lehen aldiz 1957an. 2018an, Pasazaite argitaletxeak Iñigo Roquek egindako euskarazko itzulpena kaleratu zuen. Jack Kerouacek eta haren lagunek 1948an eta 1949anEstatu Batuetatik eta Mexikotik egin zituzten bidaiak dira nobelaren oinarria.[1]Jazz musika eta drogen erabilera garbi azaltzen dira testuan, non bizimodu nomada, erromantiko eta bohemioa erakusten den. Lan honi esker mitifikatu zen Route 66 ibilbide ospetsua.[2]
Sorkuntza
Errepidean hiru astetan idatzia izan zen. Kerouac bere bigarren emaztearekin bizi zen, Jane Haverty, Manhattangoapartamentu batean, mendebaldeko 20. kalean, 454. zenbakian. Idazteko paper bilkari luze batean; ertan mekanografiatu zuen testua paragrafoak bereizi gabe eta ertzak jarri gabe. Kondairak beste gauza esaten badu ere, idazteko prozesuan Kerouacek ez zituen, kafe aparte, drogarik hartu. Kondairak esaten ez duena, bestetik, bilkari hori idatzi baino lehen egileak urtetan oharrak biltzen ibili zela; beraz, hiru asteen kontua ez da erabat egia.
Jatorrizko bilkaria gaur egun Indianapolis Coltsfutbol amerikarraren taldeko jabe den James Isray da; Isray askotan uzten du testua erakusketetan eta museoetan erakusteko. Beste bitxikeria bat zera da: Kerouacen ama hizkuntza frantsesa zen eta hizkuntza horretan hasi zen liburua idazten, azkenik ingelesez egiteko.
Argumentua
Liburua Dean Moriarty-ren (Neal Cassadyren izengoitia) aurkezpenarekin hasten da. Cassady beatsen heroia izan zen, erotutako hipsterra; bera izan da abentura gehienen bultzatzailea. Narratzailea, bestetik, Sal Paradise, Kerouacen alter egoa izango da. Paradise eleberrian lagunekin, paisaiekin eta emakumeekin liluratuta agertuko da. Abenturaren hasiera New Yorken izango da. Hiri horretan, Moriarty agertu baino lehen, Paradise Carlo Marx ezagutu zuen, (Allen Ginsbergen izengoitia). Narratzailea Marxen eta Moriartyren historiak entzuten harritu egiten da. New Yorketik San Frantziskoko bidea hartuko dute eta liburuan Paradisek bidean gertatzen diren kontuak jasoko ditu.
Garrantzia
Eleberriak eragin handia izan zuen eta Estatu Batuetako literaturaren gailur bat bezala estimatuta dago, XX. mendeko eleberri handia bezala. Oraindik gaur berrargitaratzen da, 100.000 kopia urtero, eta itzulpen berriak plazaratzen dira, kultuzko liburua izanik. Time aldizkariak aldizkaria sortu zen urtetik, 1923tik alegia, ingelesez idatzitako ehun eleberri onenen artean kokatu zuen. Eleberria barruko bakarrizketa, memoriak eta bidaldi liburuaren nahasketa da.