Europako erle arrunta (Apis mellifera) edo melifera erlea, Apidae familiako himenoptero apokritoa da. Munduan banaketa zabalena duen erle-espeziea da. Jatorriz Europa, Afrika eta Asiako zati batekoa zen. Amerikan eta Ozeanian sartu zen geroago. 1758an, Carlos Linneok sailkatu zuen. Hortik aurrera, taxonomo askok aldaera geografiko edo subespezieak deskribatu zituzten, eta, gaur egun, hogeita hamar arraza baino gehiago dituzte. Gaur egun, herrialde batzuetako erleen populazioa atzerapen nabarmenean dago, arrazoiak argi eta garbi jakin gabe[1]. Atzerapen hori hainbat eratako faktoreen ondorioa izan liteke.[2]
Komunitate bizimodua
Erlezain batek erlauntzak modu kolektiboan aipatzen dituenean, kolektibitatearen kontzeptu intuitibo batetik egiten du. Bestalde, erlategi baten osagaiez hitz egiten duenean, erleen biologiaren ezagutzaz logikoki hitz egiten du. Izan ere, gizarte-naturaren barruan, norbanakoak ez du baliorik erleen kolektibitatean. Horregatik esaten da erlauntza superorganismo bat dela. Superorganismo horrek sinergiaz jokatzen du, sistema baten osagaien arteko elkarrekintzek eragiten duen efektuaz, osotasuna banakako parteen batura baino gehiago izatea eragiten duena. Farrar-ek matematikoki frogatutako multzo-sinergia horri Farrar-en araua esaten zaio.
Kastak
Kolonian hiru banako edo kasta mota dituzten intsektu sozialak dira erle eusozialak: erregina, langileak eta erlamandoak. Kasta bakoitzak bere funtzio berezia du eta, kolonian lan mota desberdina egiten dute. Erregina eta langileak emeak dira eta erlamandoak, ordea, arrak.
Erregina da erlamandoek ernaldu ahal duten eme bakarra; ernaldutako arrautzak jartzen ditu eta arrautza horietatik langile-erleak sortuko dira. Aldiz, ernaldugabeko arrautzetatik erlamandoak sortzen dira, partenogenesi izeneko mekanismo baten bidez. Kasta bakoitzak bere garapen-denbora edo zikloa du, espezie bakoitzarentzat berea da eta hainbat gelaxkatan hazten da. Apis mellifera-ren kasuan, hamasei egunekoa da erle erreginarentzat, hogeita bat egunekoa langileentzat eta hogeita hiru egunekoa erlamandoentzat. Erregina bihurtzeko, larba bat jelearekin elikatu eta gelaxka berezi batean sartu behar da. Langileen larbek ere erregina-jelea lehen faseetan jaten dute, baina gero beste dieta bat ematen zaie. Langile batek erregina-jelea jaten badu, arrautzak jartzeko aukera izan dezake, baina ez erlamandoarekin estaltzekoa, eta, beraz, haren arrautzak ernaldugabeak izango dira (hau da, erlamandoak bakarrik sortuko dira). Erregina gabe geratu diren erlauntzetan gerta daiteke fenomeno hori.
Bizi zikloa
Erregina
Erle erregina, baldintza klimatikoen arabera, udaberrian hasten ohi da arrautzak jartzen. Kanpotik jasotzen duen informazioak baldintzatzen du jarduera hau (adibidez: nektar-fluxuak, polen bilketak, egunaren iraupenak, tenperaturak, eta abarrek). Erregina da eme mankor bakarra, eta gainerako erleak jaioko diren arrautzak uzten ditu. Erle erreginak ez du erlauntza uzten, ernalketa hegaldietan edo kolonia berri bat sortzeko izan ezik. Erreginak, langileek gelaxka hexagonalez egiten dituzten argizarizko abarasketan uzten ditu arrautzak. Hirugarren egunaren ondoren, arrautza larba txikia bihurtzen da, eta erleek (erle langile gazteek) elikatzen dute. Astebete ondoren, gutxi gorabehera, larba bere gelaxkan zigilatzen dute abere ume-hazleek, eta pupa-estadioa hasten da. Gelaxken itxiturari ebakuntza esaten zaio. Beste aste baten buruan, erle heldua agertzen da.
- Zikloa
Mota
|
Arrautza
|
Larba
|
Eklosioa
|
Pupa
|
Garapen aldia
|
Emankortasuna
|
Erregina
|
3 egun
|
5 1/2 egun
|
7 1/2 egun
|
8 egun
|
16 egun
|
23 egun batez beste
|
Langileak
Erle langileak eme ez emankorrak dira. Panalak egiteko erabiltzen den argizaria jariatzen dute, eta erlauntza garbitu eta mantentzeaz, larbak hazteaz, abaraska zaintzeaz eta nektarra eta polena biltzeaz arduratzen dira.
Aculeata-ko kide guztietan bezala, obipositorea ezten baten ordez aldatu dute. Ezten horrek sabeleko guruinek jariatzen duten pozoia injektatzen du. Etsai bati sar diezaiokete defendatzeko, baina eztena sartu eta gutxira hiltzen dira eztenak amu itxura duelako, eta horrek eragotzi egiten die ateratzea. Guruina berari lotuta dago, eta eztena kentzen saiatzean, atera egiten da.
- Zikloa
Mota
|
Arrautza
|
Larba
|
Eklosioa
|
Pupa
|
Garapen aldia
|
Emankortasuna
|
Langilea
|
3 egun
|
6 egun
|
9 egun
|
12 egun
|
21 egun
|
ez dauka
|
Erlamandoak
Erlamandoak koloniako erle arrak dira. Erlamandoak sortuko dituzten arrautzak ez dira aurretik ernaldu; beraz, espeziearen hornidura genetikoaren erdia dute. Erlamandoek ez dute nektarrik eta polenik biltzen. Erlamandoen helburu nagusia da erregina berria ernaltzea. Hegan egiten ari direnean gertatzen da ernalketa erreginarekin. Kopula amaitu ondoren, erlamandoa hil egiten da. Erreginak hainbat erlamandorekin (15 baino gehiagorekin) egiten du kopulazioa ernalketa hegaldietan.
- Zikloa
Mota
|
Arrautza
|
Larba
|
Eklosioa
|
Pupa
|
Garapen aldia
|
Emankortasuna
|
Erlamandoa
|
3 egun
|
6 1/2 egun
|
10 egun
|
14 1/2 egun
|
24 egun
|
38 egun batez beste
|
Elikadura
Erleek loreetatik lortutako nektarra eta polena jaten dute. Nektarra elikagai energetikoa da, eta bizirauteko behar diren proteinak, koipeak eta mineralak ematen ditu. Bai beharginak, eta bai erle erregina ere, erregina-jelez elikatzen dira (langile-erleen buruko guruin hipofaringeoek jariatuta) larba-aldiko lehen hiru egunetan. Gero, langileen dieta aldatu egiten da, eta polen eta nektar edo ezti diluitua jaten dute. Erleak izateko hautatutako larbek, berriz, erregina-jelea hartzen jarraitzen dute. Horren ondorioz, larba pupa azkarrago bihurtzen da, eta, gainera, haren tamaina handitu eta sexualki garatzen da. Erreginak hazten dituztenen iritziz, larba estadioan elikadura ona izatea funtsezkoa da hazitako erreginen kalitaterako. Beste faktore garrantzitsu batzuk genetika ona izatea eta behar adina apareamendu egitea dira. Larba eta pupa estadioetan, zenbait parasitok pupa edo larbari eraso egin diezaiokete eta horiek suntsitu edo mutatu.
Komunikazioa erleetan
Erleek komunikazio-sistema propioa dute. Komunikazio-sistema horri erlearen dantza deritzo. Urte askotan zehar, ikertzaileak intsektu horien hizkuntza deszifratzen saiatu ziren. Espezie bakoitzak hizkuntzaren berezko egokitzapenak ditu. Hala ere, beraien artean antzekoak dira. 1973an, Karl von Frischek Fisiologia edo Medikuntzako Nobel saria jaso zuen argitu zuenean, dantzaren bidez eta mugimendu bibrakorren bidez, erleek jaki-iturriaren eguzkiarekiko distantzia eta orientazioa adierazten zutela (saria Konrad Lorenzi eta Nikolaas Tinbergeni ere eman zitzaien, portaera sozialen ikerketengatik).[3]
Erreferentziak
Kanpo estekak