Apis Apidae familiako intsektu himenopteroen genero bat da. Haren barnean sartzen dira benetako erle eztigileak. Aipatzekoa da eztenik gabeko erleak ere (Meliponini leinukoak) eztigileak direla, baina ez direla Apis generokoak.
20.000 erle-espezie inguru daude, baina Apis generokoak zazpi espezie baino ez dira (historikoki, sei eta hamaika espezie artean sartu izan dira generoan), eta 44 subespezie.
Apis generoko espezieak
Habia-motaren arabera, bi taldetan sailkatzen dira:
Hauek dira espezieak:
- Apis mellifera Linnaeus, 1758, erle europarra.
- Apis cerana Fabricius, 1793, erle asiarra.
- Apis florea Fabricius, 1787, erle asiar txikia.
- Apis dorsata Fabricius, 1798, erle asiar handia.
- Apis nigrocincta Smith, 1861, erle filipinarra.
- Apis koschevnikovi Buttel-Reepen, 1906, Koschevnikov erlea, Borneo, Malaysia eta Indonesiakoa.
- Apis andreniformis Smith, 1858, erle asiar txiki iluna.
Espezietzat hartu izan dira, halaber, bi hauek:
- Apis nuluensis Tingek, Koeniger and Koeniger 1996.
- Apis laboriosa Smith, 1871.
Baina subespezietzat hartzen dira sailkapen berrietan: Apis cerana nuluensis, Borneokoa, eta Apis dorsata laboriosa, Himalaiakoa.
Ikus, gainera
Kanpo estekak