Erik Berganza, izen artistikoa Abereh (Balmaseda, Bizkaia, 1989ko abuztuaren 1a) abeslaria da. Gaur egun, Iruñean (Nafarroa Garaia) bizi da, eta AEKn irakasle aritzen da.
Bizitza
Besteak beste, Hartzak Blues Band eta Estricalla taldeetan aritu ondoren bakarkako bideari ekin dio eta proiektuari Abereh izena eman dio[1][2]. Asteburu askotan, Euskal Herriko edozein areto txikitan, haren emanaldiaz gozatzeko aukera egoten da.[3] [4] 2020ko uda bukaeran, adibidez, Geltokik antolatutako SNnatoki zikloan aritu zen.[5]
2021ean, Joan-etorrian diskoaren aurkezpen birarekin jarraitzen du. [6] [7] Onki Xin taldeak kaleratu duen 'Hikikomori' lanean ere kolaboratu du. Abereh,baxua jotzen jarri dute; Fernando Sapo taldekidea da Estricallan, aspaldiko ezaguna, eta Kreuzzberg kanta «rock doinuz jantzi du».[8]
Orkartz (Azpeitia) du areto kutuna.[9] Abeslari bat aukeratu beharko balu, Chris Pureka bakarlaria hautatuko luke.
2022ko uda amaieran argitaratu diren berriei segika, taldeko jardunera ere itzuli da, Estricalla musika taldearen errautsetatik jaio den Bazka taldean baitago. Lehen diskoa ondu dute: 'Basoaren ilunean dantza'. Erik baxu jotzailea da taldean. [10][11][12]
Diskografia
Erreferentziak
- ↑ zaunka datoz arin, by abereh. (Noiz kontsultatua: 2017-08-23).
- ↑ «Erik Berganza, Abereh-ri elkarrizketa eta betiko menua» Hala Bedi (Noiz kontsultatua: 2021-12-29).
- ↑ Berria. «Formatu txiki, soinu handi» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-09-21).
- ↑ Berria. «Arratsalde akustikoa» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-09-21).
- ↑ «Abereh kantautoreak kontzertua emango du gaur Geltokiren SZnatoki zikloan - Iruñea» euskalerriairratia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-05).
- ↑ Etxenausia, Unai. ««Gustatzen ez zaizkidan gauzei abesten diet»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-12-29).
- ↑ «Erik Berganza 'Abereh' musikariak kontzertua emango du abenduan, Gasteizen» El Correo 2021-11-06 (Noiz kontsultatua: 2021-12-29).
- ↑ Atxikallende, Alex Uriarte. «Garai zailetan, «gau musikaren» sua» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-12-29).
- ↑ Musika Zuzenean TB - Hitz Bitan: Abereh. (Noiz kontsultatua: 2020-12-06).
- ↑ «Bazka» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2022-08-19). ««Ehiztariaren aldean ez, bestaldean kokatu nahi izan dugu lan honetan»» naiz: (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
- ↑ Telleria, Miren Mujika. «Bederatzi dantza, baso ilunean» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
- ↑ Zaunka datoz arin. (Noiz kontsultatua: 2018-04-11).
- ↑ Logela Sessions. (Noiz kontsultatua: 2018-04-11).
- ↑ «Laino eta belatz artean» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-26).
- ↑ «Joan-etorrian» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-09-21).
Kanpo estekak
- «Abereh» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-06).