Fritz Erich Georg Eduard von Manstein, von Lewinski jaioa (Berlin, Prusiako Erresuma, Alemaniar Inperioa, 1887ko azaroaren 24a - Irschenhausen, Bavaria, 1973ko ekainaren 10a) alemaniar mariskala izan zen. Noblezia prusiarreko familia batean jaio zen. Lehen Mundu Gerran Mendebaldeko Frontean eta Ekialdeko Frontean borrakatu zuen. 1939an Poloniaren inbasioan parte hartu zuen Gerd von Rundstedten laguntzaile gisa. 1940 maiatzean Adolf Hitlerrek Guderianen plana erabili zuen Frantziaren inbasiorako. Bizargorri Operazioa, Sebastopoleko Setioan eta Leningradeko Setioan ere parte hartu zuen. Stalingradeko Guduan huts egin zuen erreskate bat egiten saiatu zen. 1943an Kharkoveko Hirugarren Gudua irabazi zuen eta Kurskeko Guduan komandanteetako bat izan zen. Hitlerrekin zituen desadostasunak kargugabetzea ekarri zuen 1944ko martxoan. Britaniarrek preso hartu zuten 1945eko abuztuan eta kartzelera kondenatu zuten eta 1953an askatu zuten. Ondoren, Alemaniako gobernuaren aholkulari militarra izan zen 1950eko hamarkadan.
Lana