Erich Friedrich Wilhelm Ludendorff (Kruszewnia, Posnania, Prusiako Erresuma, 1865eko apirilaren 9a - Munich, Hirugarren Reicha, 1937ko abenduaren 20a) alemaniar militarra izan zen.
Bizitza
1911-1912 urteetan, gerrarako Schlieffen Planaren erredakzioa egin zuen, eta guztiz ezagun egin zen Lehen Mundu Gerraren hasieran (Liejako konkista, Tannenbergeko eta Mazur aintziretako garaipenak). 1916ko abuztuan Paul von Hindenburg alemaniar armadaren buruzagi nagusi egin zuten, eta Ludenddorf haren lehen laguntzaile izan zen. Gerrazale porrokatua izan zen, baina Ferdinand Foch, mariskal frantsesaren garaipenen ondoren (1918ko urria) postutik kendu zuten.
Gerraren ondoren, politikara jo zuen eta eskuin-muturreko nazionalismo antisemitaren eledun bihurtu zen. 1923an Municheko Putscha antolatu zuen Hitlerrekin batean, 1924an diputatu nazionalsozialista aukeratu zuten, eta lehendakaritzarako hautagai izan zen 1925ean.
Erreferentziak