Bere bizitzako lehen urteetan aitak zeraman luxuzko bizimoduaren ondorioz, ohikoa litzatekeena baino baliabide ekonomiko baxugoa izan zuten eskurgarri;[7] halaber, Emiliak hezkuntza egokia eskuratu zuen gobernanta baten eskutik.
Osaba-izebak zuten botere politiko eta sozial handiaren ondorioz, Daugavpils-eko gotorlekuko hainbat ofizialek (Michailas Kablukovas jenerala, bestek beste) oinetxea bixitatzen zuen, dantzaldi eta festa asko antoltzen zirelarik. Ospakizun horietako batean Katukov general errusiarrak ezkontzea eskatu zion eta Emiliak arrazoi politiko zein aberkoiengatik ukatu zuen, ezin baitzen Lituaniako herriaren askatasuna zanpatu zuen herrialdeko biztanle batekin ezkondu.[16]
Azaroko altxamendua
Testuinguru historikoa
XVIII. mendearen hasieran Poloniar-Lituaniar Batasunaren bizilagunek (Austria, Prusia eta Errusia) akordio bat sinatu zuten ordurarteko status quo -a ez aldtzeko, non Polonia-Lituaniako politika eta gobernantza bizilgun hauen maniobra politiko eta eroskeria bidez antolatzen zen. Errusiak bereziki botere handia zuen, Katalina II.a ErrusiakoakEstanislao II.a Augusto erregearengan zuen eragin handiagatik; izan ere, enperatriza Batasuneko konstituzioa diktatzera heldu zen.[17][18][19]
Poloniako nobleziak erantzun bezala Bar-eko Konfederazioa antolatu zuten, Poloniako independentzia mantentzeko saiakera moduan; baina errusiar indar militarrak goizki antolaturiko tropa poloniarrak zanpatu zituen. Hala, 1777kootsaileanPoloniaren lehen banaketa eman zen. Bigarren banaketa 1790ean egin zen eta hirugarrena 1795ean, ordurako Batasuna Prusia (biztanleriaren % 23a eta lurraldeen %18), Austria (biztanleriaren % 32a eta lurraldeen % 19) eta Errusiaren (biztanleriaren % 45 eta lurraldeen % 65a) artean banandu zen erabat.[20][21][22]
1823komaiatzaren 15ean, jolas-orduan Michail Plater-ek (1807-1835; Emiliaren lehengusua) "Gora maiatzaren 3ko konstituzioa" idatzi zuen eskolako arbelean. Ikerketa baten ostean, atxilotu eta 14 urteko zerbitzu militarra betetzera zigortua izan zen, nahiz eta atxilotu zuten momentuan 16 urte baino ez zituen.[24] Gertaera honek, Emilia eta inguruko biztanleen botere errusiarraren aurkako gorrotoa eta haien indar iraultzailea handitzea ekarri zuen.[16]
1829an, amarekin Ludvika Augustas Pliateris Poloniako senidea bisitatu ostean, Emilia Poloniar-Lituaniar Batasuneko lurraldeetan zehar bidaiatzen hasi zen. Varsovia, Krakovia eta Raszyngo gudua gertatu ziren kokalekuetatik igaro zituen, bidean senide eta ezagunek Polonian antolatzen ari zen altxamenduari buruz berri eman ziotelarik.[16]
Hurrengo urtean, 1830ean, ama ezbehar batean hil zen. Amaren galerak gogorki astindu zuen Emilia eta aitarekin adiskidetzen saiatu zen, baina aitak hoztasunez erantzun zion.[16] Ordurako kondea berriro ezkondu zen, Maria Michałowska Jasieńczyk-ekin, zeinarekin 4 seme-alaba zituen.[25]
Urte berean, Emiliaren lehengusu masoiak Lucjan (1808-1857) eta Ferdinand Plater (1811-1891) Daugavpils-eko ofizial errusiarren eskolan zeuden soldaduska egiten. Anaiak, Daugavpils-eko gotorlekuaren kontrola hartu nahi zuen altxamenduaren parte ziren, eta Emiliak konspirazioan parte hartzea onartu zuten. Hala, geroztik Emilia guda-taktikak ikasten eta Liksna inguruko biztanle fidagarriekin lurraldea aztertzen aritu zen. Baina altxamenduaren aurretik, Vilniusen, matxinadaren buruzagiekin hitz egitera joan zenean, parte hartzea ukatu zioten emakumea izategtik.[15][16][24]
Matxinadaren hasiera
Denbora luzez errusiar tsarraren menpe egon ondoren, biztanle lituaniar-poloniarrak matxinatzeko prest zeuden, herrialdearen independentzia berreskuratzeko. Beraz, 1830ekoazaroaren 29an, Varsoviako ofizialen eskolan Piotr Wysocki kadeteak buruturiko matxinatuen talde batek garniziotik armak lapurtu eta Belweder jauregia eraso zuenean, iraultza hasi zen. Erasoaren helburua Konstantino Paulovitx, Alexandro I.a Errusiakoaren anaia eta Poloniako erregeordeaasesinatzea zen; baina matxinatuak jauregian sartzerako, Paulovitxek dagoeneko ihes egin zuen emakumezko jantzietan mozorraturik. Hurrego egunean, biztanle poloniarrek tropa errusiarrak Varsoviako iparraldetik kanporatzea lortu zuten, Azaroko gaua edo Varsoviako Altxamendua (polonieraz: Noc listopadowa) bezala ezagutzen den gertakizunean.[26]
Errusiak kontrolaturiko Lituania, Bieloerrusia eta Ukranian matxinadak 1831koudaberrian hasi ziren.[27] Zehazki, Lituaniako altxamendua samogitiek abiatu zuten; Julijus Gruževskis Kelme oinetxeko jabeak, Raseiniai hiri inguruan okupazioa eta matxinadaren hasiera deklaratu zuenean 1831ko martxoaren 26an.[15][28] Ondoren, iraultza Samogitiatik Lituania guztian zehar zabaldu zen.[16][29]
Emilia altxamenduan
Espiritu patriotiko batek bultzatuta, Platerrek borrokan parte hartzea erabaki zuen. Matxinda Lituanian aditzera eman zen egun berean, 1831ko martxoaren 25ean Antazavė herriko oinetxean,[30] izebari idatzi zion altxamenduan parte hartzeko ideia adieraziz.[16]
"Gutun honen bidez, adierazten dut inork ez nauela konbentzitu gaurko urrats hau hartzeko, egia da nire izeba Gaspariene Plater-ek erabaki hau ez hartzeko konbentzitzen saiatu zela. Aberriarekiko maitasunak gidatu ninduen. Gainera, bakarrik hezi eta txikitatik gerrara joango nintzelaren ideiarekin bizitzean, inspiraziotzat hartu nuen, urte askoan ideia horrek, nesketan oso ohikoa ez zena, lagundu egin baitzidan."
Antuzów, martxoak 25 - Emilia Plater
Behin antolaturik Daugavpilserantz abiatu ziren, lehenik Daugailai herriko zaldi saltoki bat erasotu eta 30 zaldi eta diru efektiboa eskuratu zituztelarik.[16] Bi egun berandugo, apirilaren 2an, Dangeleko herrian Fyodor von Širman general errusiarraren infanteriakanpainarekin topo egin zuten, Samogitiako altxamendua gelditzeko bidean zeudenak. Gatazkatik airotsu atera ziren, tropa errusiarrak atzera egitera behartuz.[16][32]
Apirilaren 4an, Emilia, Cezary eta J. Horodeckis-en tropa matxinatuek Jeziorosy herria irabazi zuten, gertaera hau herriko artxiboan argitaratu eta erregistratu zelarik.[16][32] Lehen irabazien ostean Daugavpils-erako bidea jarraitu zuten, bertako gotorlekuan aliatuak aurkituko zituztelakoan. Baina aurretiz gotorleku inguruan zituzten aliatuak, susmagarritzat salatu ostean, Errusiara bidali zituzten eta gotorlekuren komandoa Kapelis koronel errusiarrak hartu zuen. Matxinatuak Daugavpils-era heltzerakoan, 2 kanoi eta granadarienbatailoi indartsu bat zuten esperoan. Bi indarren arteko borrokaren ostean, errusiarrek hiria berreskuratu zuten eta Emiliaren tropak ihes egin zuen.[16]
Apirilaren azken astean, Emilia Smilgiai-ra heldu zen, Karolis Zaluskis konde eta matxinatuen komandante nagusiaren tropa igorrita zegoen lekua. Zaluskis-ek hurbil zegoen Vilnius-eko herria okupatzeko planak zituen.[16][28] Emiliaren etorrerak kanpamenduko tropen gogoak altxatu zituen arren, komandanteak ez zuen bere tropen parte bezala onartu eta etxera bueltatzea gomendatu zion, baina kondesak uniformea ez zuela bere herrialdea errusiarrengandik behingoz askatu arte utziko erantzun zion.[16] Beraz, Platerrek Ukmergė-ra jo zuen, non ezagunen kontaktu bidez Konstantin Parčevski-ren komandupean jarri zen. Hurrenez, Maišiagala-ko guduan (Vilnius inguruan) ere parte hartu zuen eta bere partaidetzagatik bereizi zen.[16] Zoritxarrez, maiatzaren 29anRajgród-eko gudua irabazi zuten arren,[34] hila amaitzerako Lituaniako konderri ia guztiak armada errusiarren menpe zeuden.[28]
Ekainaren hasieran, Komite Militar Lituaniarra sortu zen eta matxinatuen unitate ugari (D. A. Chlapowwski generala, 20.000 soldadu eta 87 kanoiekin; A. Gelaud generala, 12.600 soldadu eta 28 kanoiekin; baita H. Dembínski eta J. Zaliwski-ren unitateak)[28] heldu ziren Poloniatik. Antans Gelaud generalak ejerzitoa burutu zuen eta Emilia 25. erregimenduko infanterian (1.go erregimendu lituaniarrean) kokatu zen, Chlapowwski generalak kapitain izendatu zuelarik. Maria Rašanavičiūtė, Emiliaren lagun eta laguntzilea, teniente gradura igo zuen generalak.[16]
Ekainaren 19an, Paneriaiko gudua galdu ostean, Chlapowwski eta Gelaud-en tropek (Ignacio Domeyko zientzialari famatua haien artean zelarik), atzera egin zuten Kaunas-Jonava-Ukmergė lerrora.[16][28] Emilia, Kaunaseko herria defendatzera bidali zuten, 1.go erregimendu lituaniarra burutuz. Maurizio Prozor-en erregimenduaren laguntzarekin matxinatuek Kaunas errusiarrengandik defendatu zuten.[16]Ekainaren 28an, indar desberdintasunaz aprobetxturik (36.000 pertsonez osturiko unitate militarrak zituzten) errusiarrek Kaunas okupatzea lortu zuten.[28] Egun hartan, errusiarrek Plateri ia atzeman zuten, hesi baten atetzarra igarotzen ari zenean, bere arropa trabatuta geratu eta zalditik erortzea eragin zionean. Kosakoak Emiliaren jausialdiaz jabetzean, eraso egin zioten, baina bere komandanteak konturatu eta salbatu egin zuen.[16]
Uztailaren 8anŠiauliaiko guduan parte hartu zuen,[36] 10 orduko borroka gogor batean. Emiliaren erregimenduak hornigai, bolbora eta munizio kargadun talde matxinatu bati eskolta eman behar zion, errusiarrek (kosako, ulano eta kanioiekin armaturik) pertsegiten zituzten bitartean. Gudaren amaieran, Platerrek kargamendua eta matxintuak babestu zituen arren, prozesuan 300 matxinatu hil ziren.[16]Uztail eta abuztu artean beste hainbat gudu eman ziren arren, Polonia, Lituania eta inguruko lurraldeetan, emaitza faborgarriekin bi bandoentzat.[36]
Altxamenduaren amaiera
Iraultzaren amaiera, Abuztuko erreboltarekin hasi zen, non 1831ko abuztuaren 15ean Varsoviako biztanleak gerraren nahasmen eta pobreziarekin nekatuta, kalera atera ziren eta istilu zein lintxamenduak aurrera eraman zituzten.[37] Horrek, Gobernu Nazionalaren kolapsoa eta indar matxinatuen banaketa eragin zuen; alde batetik Varsovia babesten zuten indarrak, bestetik Krakovia ingurunean zeudenak, Plock-eko lurraldeak babesten zituztenak eta armadaren gehiengoa osatzen zuen laugarren talde bat. Aste pare batera Varsoviako gudua (irailaren 6-8 artean) eman zen, non errusiar tropek matxinatuak Varsoviako Wola distrituan ustekabean erasotu zituzten.[38] Aurreko mende amaieran Pragan eman zen sarraskia ekiditeko, Varsovia laga zuten.[39] Ondorioz, matxinatuek ordurarte kontrolatzen zuten gune mugatua (Varsovia eta Poloniako Erreinuko lurralde gutxi batzuk) galtzen joan ziren.[40]
Varsoviako gudun bi alderdiek jasandako galera ngusien ondorioz, handik bost egunetara (irailaren 13an) errusia eta poloniaren arteko bake-elkarrizketak hasi ziren. Elkarrizketa hauek eman ziren bitartean, indar errusiarrek poloniarrak Modlineko herrira mugatu zituzten, bake-elkarrizketak luzatu ahala poloniarren hornidurak gastatzea espero zutelarik. Armada errusiarraren buruak, Ivan Paskevich generalak, matxinatuen erabateko obedientzia eta leialtasun juramendua eskatu zuen, errendizio absolutuaren froga bezala. Matxinatuek emango zuten erantzuna adosteko hiru gerra-kontseilu ezberdin antolatu ziren. Irailaren 23ko gerra-kontseiluan, errusiar indarrekiko erabateko errendizioa debatitu zen; botazio baten ostean, parte hartu zuten 43 ofizialek guda jarraitzearen alde egin zuten, eta beste 36 ofizialek errusiar errendizioaren alde. Aldi berean, armada poloniar-lituaniarraren kuartel nagusia Modlinetik Slupno-ra, eta Slupno-tik Plock-era urrundu zen, errusiarrak haiengana bizkor hurbiltzen ziren bitartean. Hurrengo astean zehar matxinatuen buruzagiak etengabe aldatzen joan ziren, eta irailaren 27an, kuartel nagusiaren kokapena berriro aldatu zen, oraingoan Lenie Wielkie-ra eta hurrengo egunean Szpetal-era. Bigarren gerra-kontseilua deitu zen Szpetalen irailaren 28an. Kontseilu honetan errusiar eskakizunak berriro bozkatu ziren, eta ofizialetako batek nazioaren duintasuna defendatzearen aldeko hitzaldi bat eman ostean, errendizioaren aldeko boto askoz gutxiago zenbatu ziren. Azken gerra-kontseilua urriaren 3an izan zen Rypinen, ofizilen iritziak entzuteko. Eduki ziren elkarrizketa formal eta informal ugariren emaitza bezala, egun batzuetako armistizioa itundu zen, soldaduentzat amnistia bat aginduz (gerora bete ez zena), eta poloniar soldatu zein zibil askok Prusiako mugara ihes egin zuten.[40]Urriaren 9an soldadu poloniarrak ofizialki errenditu eta lizentziatu ziren.[41][40]
Heriotza
Hala ere, Emiliak ihes egiteari uko egin zion, eta beste hainbat soldadu matxinaturekin batera (E. Stanevičius, Julius Gruževskis, Cezary Plater eta Maria Rašanavičiūte) Varsoviarantz joatea erabaki zuen, errusiar lerroak apurtzeko.[15][16] Varsoviara Užnemunė bitartez jo zuten, gauez bidaiatuz, nekazariz mozorraturik eta basoan ezkutatuz.[16] Bidian gosete, egarri eta neke handia jasan zuen, indarrik gabe gelditzen zelarik.[3]
Oinetan jasandako zauri batzuek eragindako min eta zorabio baten ostean Maria eta Cezary-k txabola batera eraman zuten. Inguruan bizi zen abertzale bati laguntza eskatu zioten eta ezkutuan ostatatu zituen (izen faltsu batekin) Abłamowicz oinetxean, Justinava herrian.[9] Deskantsatu ostean, Cezary eta Maria Varsovia bidean bueltatu ziren eta Emilia indarberritzen gelditu zen. Baina iraultzaren porrotaren berri izan zuenean, eta azken denboraldian pilaturiko nekeari eutsi ezinik, larriki gaixotu eta1831koabenduaren 23an hil zen.[15][16][32] Bere gorputza Kapciamiestis herri txikian lurperatu zuten.[3] Bere heriotzaren ostean, administrazio errusiarrak bere ondareak bereganatu zituen.[42]
(1940-1941) Poloniako Jendearen Armadako emakumezko unitatea bere omenez, Emilia Plater 1.go Emakumeen Batailoi Independentea izendatu ziren.[43]
(1959) Karga itsasontzi poloniar bat MS Emilia Plater izendatu zen.[42]
(1999) Monumentu bat eraiki zitzaion hilobiaren gainean, Adam Mickiewicz olerkilariak bere omenez idatzi zuen Koronelaren Heriotza olerkiaren inskripzioarekin.[44]
Erreferentziak
↑Marek Jerzy Minakowski, Mass genealogy - methodology of creating and publishing a database , in: Jolanta Sikorska-Kulesza (ed.), Editing in the face of the mass nature of the latest sources , Wydawnictwa University of Warsaw, Warsaw 2018, ISBN: 978 -83-235-3786-1.
↑Davies, Norman. (2005). God's playground: a history of Poland: in two volumes. (Rev. ed. argitaraldia) Oxford University Press ISBN978-0-19-925339-5. (Noiz kontsultatua: 2024-05-05).
↑Kerski, Basil; Kowalczyk, Andrzej Stanisław. (2007). Realiści z wyobraźnią: Kultura 1976-2000 wybór tekstów. Wydawn. Uniwersytetu Marii Curie-Skłodowskiej ISBN978-83-227-2620-4. (Noiz kontsultatua: 2024-05-05).
↑Tucker, Spencer. (2010). A global chronology of conflict: from the ancient world to the modern Middle East. ABC-CLIO ISBN978-1-85109-667-1. (Noiz kontsultatua: 2024-05-05).