Elle s'appelait Sarah 2010eko Gilles Paquet-Brenner frantziar zinema zuzendariaren filma da.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
2002ko maiatzean, Parisen bizitzen hogei urte zeraman Julia Jarmond kazetariari juduen aurkako sarekadaren hirurogeigarren urteurrenarekin loturiko artikulua idaztea eskatu zioten. Bertrand Tézac-ekin ezkonduta dagoen eta Zoé izeneko hamaika urteko alaba duen Julia, zorigaiztoko 1942. urteko gertaerez jabetzen hasiko da pixkanaka eta, ezustean, Sarahren historiaren berri izango du, sinesgaitza badirudi ere, bere familia politikoarekin, Tézac sendiarekin, loturik dagoena.[1]
Aktoreak
Erreferentziak
Kanpo estekak