Ella Fontanals-Cisneros (Kuba, 1944) Kubako filantropoa eta enpresaria da.[1][2] kubar arte bildumagilea da, Arte eta diseinu garaikidean aditua, eta Latinoamerikako arte-bildumagile ospetsua, Cisneros Fontanals Arte Fundazioaren sortzailea eta lehendakaria.[3][4][5]
Biografia
Ella Fontanals Kuban jaio zen 1944an. Kubako Iraultzaren ondoren, 1959an, Venezuelara joan zen familiarekin. Handik hilabete gutxira, aita hil zitzaion eta ingeleseko eta igeriketako eskolak ematen hasi zen. Geroago, Oswaldo Cisneros enpresaburua ezagutu zuen, VenezuelakoPepsi-Cola eta Digitel konpainietako lehendakaria, eta harexekin ezkondu zen 1968an.[6][7] Hiru alaba izan zituzten: Marisa, Mariela eta Claudia.[8]
Enpresaburu gisa, liburu-denden edo arte-galerien arduraduna izan zen. Lehengaiak esportatu zituen eta Manhattanen eta New Yorkenhigiezinak erosten eta saltzen aritu zen.[9]
Sasoi horretan lan mordoa erosten hasi eta bilduma egiteari ekin zion eta 1999tik buru-belarri dabil horretan. The New York Times egunkarian egindako elkarrizketa batean zera esan zuen, egunero erosten zuela lan bat eta Peggi Guggenheimek ere antzera egiten zuela Parisen 30eko hamarkada amaieran eta 40ko hamarkadaren hasieran.[10]
Espainiako pasaportea du eta Chanberín, Madrilen, etxea du.[10]
Diru asko izan arren, alabekin estua izan da. Testamentua egina du, alabak dira oinordekoak, baina bere filantropia zereginekin jarraitzeko baldintzarekin.[10]
Ibilbidea
Venezuelako Jesús Rafael SotorenVibration lanak eragin zion lehen lana erostea. 20 urterekin lagun batekin galeria erosi zuen eta 24 urte zituela, ezkonberria zela, bere partea saldu zion.[10]
Ella Fontanals-Cisneros 1970eko hamarkadan hasi zuen bere arte-bilduma, Latinoamerikako sortzaileen lan abstraktuak biltzen dituen bilduma, besteak beste, Gego, Jesús Rafael Soto, Alejandro Otero, Lygia Clark eta Mira Schendel. Bilduma osatzeko, Barbara Kruger, Vik Muniz, Thomas Struth eta Andreas Gurskyren argazki-lanak daude, baita Julian Rosefeldt, Olafur Eliasson, Rafael Lozano-Hemmer eta Ai Weiwei-ren instalazioak ere.[11]
Damu du 1979 urtean Andy Warholi 50.000 dolarren truke bere erretratu ospetsuetako bat egiteari ezetz esatea, orduan espresio gabekoak iruditzen baitzitzaizkion. Hala ere, Sonrise Subset koadroa erosi zion 12.000 eurotan.[10]
Ella Fontanals-ek 2002an sortu zuen familiaren izena daraman fundazioa, irabazi asmorik gabeko fundazioa. Bilduma administratzeaz gain, Latinoamerikako arte garaikidea sustatzen du fundazioak, artista latinoamerikarrentzako urteroko diru-laguntzen programaren bidez. Horrez gain, fundazioak erakusketa bat antolatzen du urtero Miamiko CIFO Art Space-en.[12]
2003an, Fontanals-Cisneros-ek Miami Art Central (MAC) zentroa sortu zuen, eta 3 urtez arte garaikidea dinamizatu zuen Floridako estatuan. 2006ko abenduan, MACa Miamiko Arte Museoarekin (MAM) fusionatu zen, museoaren arte garaikidearen programazioan indarrak batzeko.
Fontanals-Cisneros hauexek osatzen dute: American Patrons of the Tate (Estatu Batuetako Tate Patronatua), Cintas Fundazioa, United States Inter (Estatu Batuetako artista) eta International Women's Forum (Emakumeen Nazioarteko Foroa).
2018kootsailean, aurrehitzarmen bat sinatu zuen Espainiako Estatuarekin Madrilen, Tabacaleran, Ameriketako Arte Garaikide Zentroa sortzeko.[13] 5.000 metro karratuko Arte zentro horrek Sofia Erregina Museoarekin harreman estuan lan egitekoa zen.[6]
Une horretako kultura ministroak, Iñigo Mendez Vigok, sinatutako aurreakordioa (400 lanen donazioa eta 600 lan prestamuan...) bederatzi urteko negozioazioa eta gero, bertan behera gelditu zen hurrengo urtean, ministro aldaketa egin zenean. Hala ere bildumaren zati pertsonal bat Espaniara ekarri nahian lanean jarraitzen du Ellak.[14]
Guggenheim eta Gernikako Batzarretxea bisitatu zituen familiarekin eta aholkulariekin. Ella eta Bizkaiko Foru Aldundia harremanetan egon ziren BilbokoZorrozaurren eraikin berria egiteko, hiru bloketan banatuta (Euskal Diaspora, Arte eta teknologia eta hirugarrena Latinoamerikako artistak).[14] Bi urteko harremanetan jardun ondoren, 2024ko martxoan esan zuen uko egingo ziola Bilbori bere bilduma uztea, baliozko planik ez egoteagatik.[15]
Goraipamenak
2003an, Estatu Batuetako Gurutze Gorriaren Filantropiako Spectrum saria
2007an, Arte eta Diseinu Museoaren (The Museum of Arts & Design) Visionary saria