Eliza Gamble

Eliza Gamble
Bizitza
JaiotzaConcord1841eko ekainaren 4a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaOrchard Lake eta Detroit1920ko irailaren 17a (79 urte)
Familia
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakzientzialaria

Eliza Burt Gamble (Concord, 1841ko ekainaren 4a1920ko irailaren 17a) intelektual aktiboa izan zen XIX. eta XX. mendearen hasieran. Emakumeen Mugimenduaren defendatzailea, ama, idazlea eta Michigan-go irakaslea izan zen. Gamble-ren idazkiak aitzindariak izan ziren teoria ebolutiboa emakumeei buruzko aldarrikapenak egiteko baliabide gisa erabiltzen. Bere lana Charles Darwin-en hautespen sexualaren teoriarekin[1] [Darwinen hautespen sexualaren teoriak azaltzen du nola organismo batzuek abantaila ebolutiboa duten parekatzean, eta horrek ezaugarri fisikoen garapena eragin dezakeen. Teoria horren oinarrian ideia bat dago: zenbait ezaugarrik lagundu egiten diete organismoei kideak erakartzen, eta horrek ondorengo gehiago ekar ditzake. Hautespen sexuala, zenbait ezaugarri fisiko nabarmenen eboluzioak —hala nola kolorazio nabarmena, tamaina handitzea edo apaingarri deigarriak— animalietan ezaugarri horien jabeei kideak lortzeko arrakasta handiagoa eman diezaiekeela dioen postulazioko teoria][2] lotu zen. Bere lanak arreta handia eskaini zion generoak eboluzioan duen garrantziari.

Bizitza pertsonala

Gamble Concord-en (Michigan) jaio zen, Luther Burt Jr. eta Florinda Horton izan ziren bere gurasoak. 1843ko ekainaren 27an Luther hil zen eta 1857ko abuztuaren 4an Florinda. Bizimodua aurrera ateratzeko Eliza Concord-eko (Michigan) eskola publikoetan hasi zen lanean eskola-irakasle gisa. Bost urtez barrutiko eskoletan irakasten aritu ondoren, Eliza, East Saginaw institutuko superintendente laguntzailea bihurtu zen. 1865eko urtarrilaren 4an James Gamble-rekin ezkondu zen Grand Rapids-en (Michigan). Eliza-k eta James-ek hiru seme-alaba izan zituzten, baina haien seme-alabetako bi bakarrik (William Burt eta Helen Burt) bizirik egon ziren 1900eko ekainaren 22an, errolda bat hartu zenean. William 1871ko urtarrilean jaio zen eta Helen 1872ko azaroaren 1ean. Elizaren alaba Kate haurtzaroan hil zen. James Gamble abokatua zen eta negozio desberdinak izan zituen, aberastu egin ziren, nahiz eta James-en joera ekintzaileak XIX. mendearen amaierako kapitalista baten paperera egokituko ziren, kontuan hartu behar da bera eta Eliza sozialistak zirela. Bikoteak alkar laguntzen zen eta ez dago froga formalik James Eliza-ren ideien aurka egiten zuenik, seguruenik berak dirua ipiniko zuen Eliza-ren ikerketak egiteko. [3]

Eliza Concord-en (Michigan) hazi zen eta gutxienez ahizpa bat izan zuen, Melissa, hogeita bi urte bere nagusia zena. Bi urte zituela, Eliza-k aita galdu zuen. Ama alargun batek hezia izateak, agian, bere sinesmen feministetako batzuk irakatsi zizkion, bere bizitzan zehar bere identitatearen funtsezko zati bat izaten jarraitu zutenak. Bere ama hil egin zen bere nerabezaroko azken urteetan zegoenean, eta Eliza bere burua hornitzeko utzi zuten. Hezkuntzako karrera egin zuen, Concorden eskola publikoa irakatsiz eta East Saginaw eskola-barrutiko superintendente gisa zerbitzatuz.[3]

Gambleren hezkuntza bera misterio hutsa da. H.L. Menckenek honela aipatzen du: “Dr. Eliza Burt Gamble” In Defense of Women [Emakumeen Defentsan] liburuan; Mary Cohartek, berriz, iradokitzen du ez zuela inolako unibertsitate-prestakuntza formalik igaro Unsung Champions of Women [Emakumezkoen Txapeldun Ezezagunak] lanean. Maud Thompson sozialista eta Wellesley-ko graduatuak Ethel Waxman-i 1908an idatzitako gutun batean, unibertsitateko titulurik ez zuela frogatzen duten froga sinesgarriak daude. Thompsonek idatzi du Gamble “autodidakta” zela, “ez unibertsitateko emakumea”.Hori ez litzateke harritzekoa izango, hemeretzigarren mendeko emakume gehienek ez baitzuten goi-mailako ikasketarik lortzen; are gehiago, bere irakasle-lanpostuak ez zukeen eskatuko unibertsitateko titulurik. Hala ere, bere lan nagusiak irakurtzeak ikerketan eta akademian gutxieneko prestakuntza zuela ematen dio bati; bere idazkera adierazgarria zen eta diziplina askotako ezagutzak eta baliabideak erabiltzen zituen. Ikasketak alde batera utzita, bere garaikide akademikoen pareko kalitateko lanak ekoitzi zituen, zalantzarik gabe.[3]

Maud Thompson- en gutun batek ere adierazten du James-ek debozio eta zaintza handia erakutsi zuela Eliza-ren azken urteetan ere, erreumatismoak fisikoki mugatu zuenean. [3]Eliza Gamble Detroit-eko Cadillac hotelean hil zen 1920ko irailaren 17an.[4]

Idazkiak

Bere ibilbidean zehar, Gamble-k hiru liburu idatzi zituen: The Evolution of Woman [Emakumearen eboluzioa] (1894), The God-Idea of the Ancients [Antzinakoen jainko-ideia] (1897) eta The Sexes in Science and History [ Sexuak zientzian eta historian] (1916). Lan horietan, Gamble-k patriarkatu maskulinoa zalantzan jarri nahi izan zuen, erlijioan, zientzian eta historian oinarritutako argudioak erabiliz. The Evolution of Woman eta The Sexes in Science and History liburuetan, Gamble-k testu zientifikoei buruzko irakurketa hurbila eta argudiatze teorikoa erabili zituen emakumeen nagusitasuna frogatzeko. The God-Idea of the Ancients-ek, aldiz, historia erlijiosoa aztertu zuen, emakumeek gizartean zuten posizioa prozesu historiko aberrante baten ondorioa zela frogatzeko.

Bibliografia

  • Gamble, Eliza (2004) [1894]. The evolution of woman. Open Collections Program at Harvard University: Women and work, Cambridge Massachusetts: Harvard College Library Digital Imaging Group OCLC 894638780 [Emakumearen eboluzioa. Havard unibersitateko bilduma irekien programa: Emakumeak eta lana. Cambrige, Massachusetts: Havard Unibersitateko liburutegiko irudi digitalen taldea]
  •  Gamble, Eliza (1997) [1897] The god-idea of the ancients, or Sex in religion. Boulder, Colorado. Charlottesville, Virginia: NetLibrary University of Virginia Library ISBN 978-0-585-23709-1 [Antzinakoen jainko-ideia, edo Sexua erlijioan. Boulder, Colorado. Charlottesville, Virginia: Virginia Unibersitateko Liburutegiko: Sare-liburutegia.
  •  Gamble, Eliza (1976) [1916] The Sexes in science and history: an inquiry into the dogma of woman's inferiority to man. Westport Connecticut: Hyperion Press ISBN 978-0-88355-271-1. [ Sexuak zientzian eta historian: emakumeak gizonarekiko duen gutxiagotasunaren dogmari buruzko ikerketa. ] Westport Connecticut: Hyperion Argitaletxea.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «Eliza Burt Gamble» Darwin Correspondence Project 2015-10-21 (kontsulta data: 2025-03-29).
  2. «Google Search» www.google.com (kontsulta data: 2025-03-29).
  3. a b c d «Women in Science | Biographies | Eliza Burt Gamble» womeninscience.history.msu.edu (kontsulta data: 2025-03-29).
  4. «Mrs. Eliza Gamble Dead at Age of 79» Detroit Free Press: 6. 1920-09-19.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.