El Duesoko espetxea (gaztelaniaz: Penal de El Dueso) Santoñako (Kantabria, Espainia) El Dueso auzoan dagoen espetxea da.
1907an eraikia, Berria hondartzatik gertu dagoen eremu horretan XIX. mendeko hasieratik Inperial edo Napoleonen gotorlekua zegoen. Hasieran Afrikako espetxeetatik ekarritako presoez bete zuten.[1] XX. mendean, kartzela horretatik hainbat preso politiko eta arruntak pasa ziren, batzuk famatuak, adibidez Rafael Mende madrildar politikari errepublikazalea, José Sanjurjo nafar militarra eta Antonio Buero Vallejo idazlea.
Santoñako hitzarmenaren ondoren, bertan Eusko Gudarosteko hainbat gudari espetxeratu zituzten, eta 1937ko urriaren 28an horietako 42 fusilatu zituzten.[2] Haien omenez, urriaren 28an Gudari Eguna ospatzen da.
Erreferentziak
Kanpo estekak