Antonio Buero Vallejo (Guadalajara, 1916ko irailaren 29a - Madril, 2000ko apirilaren 29a) espainiar antzerkigilea izan zen. 36ko Belaunaldian kokatzen zaio. 1986an Miguel de Cervantes saria eman zioten.
Biografia
Errepublikaren aldekoa eta marxista, Gerra Zibila bukatu ondoren heriotzara kondenatua, 1947an barkatu zioten zigorra. Pintorea eta marrazkigilea hasieran, berea da Miguel Hernándezi hil aurretik kartzelan zegoela egindako erretratu ezaguna. Gero, antzerkia hartu zuen adierazpide bakartzat. 1949an Lope de Vega saria lortu zuen eta, hari esker, bere lehen lana, Historia de una escalera, aurkeztu zuen.
Hasieran antzerki existentziala eta errealista zena eduki sozial eta politiko ageriagoz bete zen denborak aurrera egin ahala. Hauek ditu lan aipagarrienetako batzuk: En la ardiente oscuridad (1950, Illunpe goritan, Maria Dolores Agirrek euskaratua), Hoy es fiesta (1956), Las cartas boca abajo (1957), Un soñador para un pueblo (1958), El concierto de San Ovidio (1962), La doble historia del doctor Valmy (1964an debekatua, 1976an antzeztua), Llegada de los dioses (1971), La Fundación (1974), Diálogo secreto (1984), Lázaro en el laberinto (1986), Música cercana (1989), Las trampas del azar (1994) eta Misión al pueblo desierto (1999).
Obra
Haren antzerki obrak estrenaldi dataren arabera:
Buero Vallejo zineman
Buero Vallejoren zenbait obra zinemara eraman izan dira:
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo loturak