Egon Joseph Wellesz (Viena, Austria, 1885eko urriaren 21a - Londres, Ingalaterra, 1974ko azaroaren 9a) austriar musikagilea eta musikologoa izan zen.
Biografia
Bizantziar musikan aditu ospetsua zen. Musikologia ikasi zuen Guido Adlerrekin, eta konposizioa Schönbergekin. 1930-1938. urteetan Vienako unibertsitateko irakasle izan zen, eta 1939. urtetik aurrera, Oxfordeko unibertsitatekoa.
Schoenbergen hamabi tonutako konposizio-moldeak Welleszen lanetan eragina izan bazuen ere, tonalitatearen barruan lan egin zuen. Operak, balletak, bederatzi sinfonia, ganberako musika, eta eliz musika idatzi zituen.
Erreferentziak