Parton 12 seme-alabetatik laugarrena izan zen. Bospasei urterekin idatzi zuen bere lehen abestia. Zortzietan izan zuen bere lehen gitarra.[3] 10 urterekin hasi zen kantatzen Knoxvilleko irrati erregionalean. Nerabe zela, bertako izarra bihurtu zen. 1964an Sevier County High Schoolen graduatu eta biharamunean, anbizioz gainezka, Nashvillera abiatu zen.[4]
1967-1974 urteetan, Porter Wagoner kantariaren taldean aritu zen. 1974an, Traveling Family Band taldea sortu zuen, eta zenbait jiratan parte hartu zuen, 1977ra arte. Urte horretan, Gypsy Fever taldea eratu zuen, bederatzi musikarirekin.
1975 eta 1976an Urteko Emakumezko Kantaria saria. [5]
1978 eta 1981ean Country bakarlari onenaren Grammy saria.
Talde-kantari onenarena 1987an.
2004an AEBko Kongresuko Liburutegiak Legenda Biziaren Saria. Arte eta Kennedy Zentroko Ohorezko Domina Nazionala.[6]
2022an Parton Rock & Rollaren Ospearen Aretora sartu, nahiz eta artistak martxoan izendapena errefusatu, errekonozimendua merezi ez zuela iritzita. [7]