The Best Little Whorehouse in Texas (euskaraz Texasko Putetxe Txiki Handiena), 1982ko Colin Higgins australiar-estatubatuar zinema zuzendariaren komedia musikal film bat da. Broadwayko 1978ko izenburu berdineko musikalean oinarritua dago. Dolly Parton, Burt Reynolds, Jim Nabors, Charles Durning, Dom DeLuise, Noah Beery Jr., Robert Mandan, Lois Nettleton, Theresa Merritt, Barry Corbin, Mary Jo Catlett eta Mary Louise Wilson aktoreek antzeztu zuten.
Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuen (Charles Durning).
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
AEB, Texas, Chicken Ranch (Oilasko Arrantxoa) estatu osoko putetxe ospetsu eta bisitatuena arriskuan dago, Mona Stangley (Dolly Parton) putetxearen jabea da. 1910ean irekia, texastar lau belaunaldie zerbitzu eman die, baina Melvin P. Thorpe (Dom DeLuise) telebista aurkezleak negozioa inmorala delako iritziz nola edo hala itxiarazi behar duela erabakio du. Gatazka honen erdian Ed Earl Dodd (Burt Reynolds) herriko sheriffa dago. Herriko biztanleek putetxea irekia segitzea nahi dute, gainera Ed sheriffa Monaren mutilaguna ere bada.
Aktoreak
Kanpo estekak