Steel Magnolias (euskaraz Altzairuzko Magnoliak) 1989ko Herbert Ross estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako drama-komedia film bat da. 1987ko Robert Harling idazlearen izenburu berdineko antzezlanean oinarritua dago. Sally Field, Dolly Parton, Shirley MacLaine, Daryl Hannah, Olympia Dukakis, Julia Roberts, Tom Skerritt, Dylan McDermott, Kevin J. O'Connor eta Sam Shepard aktoreek antzeztu zuten.
Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Sariaren (Julia Roberts) izendapena jaso zuen.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Louisianako Chinquapin udalerriko adin ezberdinetako emakumezko lagun talde bat osatzen duten kideen eguneroko bizitza agertzen da. Eguneroko bizitzan beren barne beldurrak eta itxaropenak agertzen dira: ziztatzaileak, ironikoak eta xaloak; baina betiere elkarren lagunak; Emakume talde honen drama ukitua duen egunerokotasuna islatzen da.
Annelle Depuy Desoto (Daryl Hannah) Beauty Parlor edertasun aretora iritsi da, aurrez bertako jabea den Tuvyk (Dolly Parton) kontratatua. Shelby (Julia Roberts) diabetikoa da eta ezkontzear dago. M'Lynn (Sally Field), Shelbyren ama denak, berau babesteko joera du, eta bere alaba haurdun gelditu dela jakitean haserretu egingo da, bere osasounarengatik kezkaktua baitago.
Aktoreak
Kanpo estekak