Drogamendetasunak askotan lohitu zituen haren garaipenak. 1991n, doping kontrol batean kokainarekin positiboa eman ostean, 15 hilabetez futbolean jokatu gabe egon behar izan zuen. 1994an, berriz, Munduko Futbol Txapelketatik egotzi zuten beste positibo batengatik.[10] Futboletik erretiratu eta gero, kokaina eta alkohol kontsumoak osasun arazo larriak eragin zizkion.[11][12]2010eko Munduko Futbol Txapelketan, Argentinako selekzioa zuzendu zuen.
Biografia
Hasiera
Diego Armando Maradona LanúskoPoliclínico Evitan jaio zen, 1960kourriaren 30ean. Diego Maradona eta Dalma Salvadora Francoren bosgarren haurra (lehen semea) zen. Haurtzaroa Buenos Aires Handiko hegoaldean kokatutako Villa Fiorito txabola auzunean igaro zuen. Bederatzi urterekin Francisco Cornejok Los Cebollitas izeneko Argentinos Juniorsen haurren taldera eraman zuen. 1976kourriaren 20ean, 15 urte zituela, Argentinos Juniorsekin egin zuen debuta lehenbiziko mailan, Talleres de Córdobaren aurkako partiduan. Bigarren zatian sartu zen zelaira, bizkarrean 16 zenbakia zuela. Aurreneko jokaldian tunela (baloia zangoen artetik pasaraztea) egin omen zion aurkari bati[13]. Argentinos Juniorsen aritu zen urteetan bost txapelketatako goleatzailerik hoberena izan zen: Metropolitano´78, Metropolitano´79, Nacional´79, Metropolitano´80 eta Nacional´80.
Lehen hautaketan hartua bazen ere, Maradonak ez zuen 1978ko Munduko Futbol Txapelketa jokatu, Menottiren ustetan gazteegia zelako. 1979an Gazte mailako Munduko Txapelketa jokatu zuen Japonian. Argentina nagusitu zen, finalean Sobiet Batasunari 3-1 irabazita. Diego jokalari hoberen izendatu zuten[14].
Boca eta Bartzelona (1981-1984)
1981ean, Boca Juniorsen aritu zen eta Metropolitano txapelketa irabazi zuen, Diegok Argentinan lortu zuen lehen mailako titulu bakarra, hain zuzen ere. 1982ko Munduko Futbol Txapelketan ez zuen bere neurria eman. Hala ere, kontuan hartu behar da arerioak oso gogor aritu zirela eta taldeak ere ez ziola gehiegi lagundu. Hoberena Hungariaren aurkako partidua izan zen, eta txarrena Brasilen aurkakoan ikusi zuen txartel gorria[15].
1982an, Bartzelona Futbol Klubak fitxatu zuen, 1.200 milioi pezeta ordainduta[16]. Bartzelonan bi urtez jokatu zuen. 1982-83 denboraldiari aski hasiera ona eman zion (6 gol lehenbiziko 13 partidetan), baina abenduan hepatitis hartu eta hiru hilabetez jokatu gabe egon behar izan zuen. Hala ere, Errege Kopa eta Ligaren Kopa, biak Real Madrilen aurka, irabazi zituen. Gogoangarria da Santiago Bernabéu estadioan, Ligaren Kopako joaneko partiduan, sartu zuen gola[17]. 1983-84 denboraldian, Andoni Goikoetxeak egindako sarrera gogor batek orkatila hautsi zion. Ligan 16 partida besterik ez zuen jokatu, eta taldeak hirugarren amaitu zuen. Errege Koparen finalera iritsi zen, baina Athletic 1 eta 0 nagusitu zitzaion. Partida amaieran izandako zalaparta ikaragarrian Maradonak Txato Nuñez eta Sola zafratu zituen.[18] Hori izan zen haren azken partida Bartzelonarekin. Uda hartan, Josep Lluís Núñez klubeko presidentearekin zuen erlazio txarrak Barça uztera eraman zuen[19].
Napoli: urrezko urteak
1984anItaliakoSSC Napolira joan zen. Taldea aurreko urtean doi-doi salbatua zen bigarren mailara jaistetik. Maradonarekin arras aldatu zen Napoliren mentalitatea. 1985-86 denboraldian hirugarren postua eta, beraz, UEFA txapelketa jokatzeko txartela eskuratu zituen[20].
Argentinak irabazi zuen Mexikon jokatutako 1986ko Munduko Futbol Txapelketa, finalean Alemaniari 3-2 irabaziz eta Maradonak txapelketako jokalari hoberenaren saria lortu zuen. Baina historiara 1986koekainaren 26anMexiko Hiriko Azteka estadioan jokatu zen Argentina-Ingalaterra (2-1) partidua igaro da. Maradonak sartu zituen bi golak: lehenbizikoa eskuaz (Jainkoaren eskua Diegok berak esan zuenez) eta bigarrena jokaldi ikuskarri batean. Bigarren hau XX. mendeko Munduko Futbol Txapelketetako golik hoberen aukeratua izan zen[21]
Horrez gainera, kontuan hartu behar da lau urte lehenagoko Malvinetako Gerran Argentinak sekulako porrota jasan zuela Erresuma Batuaren aurka. Zenbait urte geroago Maradonak berak esan zuenez «lehen gola izan zen ingeles bati eskua sakelean sartu eta berea ez den dirua ebastea bezala, eta bigarrenak, berriz, dena estali zuen. Errebantxa bat izan zen partida hura, Malvinen zati bat berreskuratzea bezalakoa»[22].
Mexikoko Munduko Txapelketetatik itzuli ondoren, denboraldi bikaina egin zuen Italian. SSC Napolik, lehenbiziko aldiz klubaren historian, scudettoa irabazi zuen, eta baita Italiako Kopa ere. 1987-88 denboraldiko hasiera oso ona izan bazen ere, gero taldea huts egiten hasi zen eta AC Milanen kontrako partido erabakigarria galdu egin zuen. Hala ere ligako goleatzailerik hoberena izan zen. 1988-89 denboraldian taldeak UEFA Kopa irabazi zuen, finalean Jürgen KlinsmannenVfB Stuttgart garaituz. Eta 1989-90 denboraldian, inor gutxik espero zuenean, Napolik bigarren scudettoa lortu zuen[20].
1990eko Munduko Futbol TxapelketaItalian jokatu zen. Italiako liga irabazi ostean Maradona sasoi betean zegoen. Tamalez, Errumaniaren aurkako partiduan txorkatilan min hartu eta handik aurrera infiltratuta jokatu behar izan zuen. Argentinak, neke handiz bazen ere, finalera iristea lortu zuen. Azkenean kopa Alemaniarentzat izan zen, Argentinari Erroman 1-0 irabazita[23].
Gainbehera
1990-91 denboraldian agurtu zen Italiako futbolaz. 1991ekomartxoaren 17an SSC Napolik Bariri 1-0 irabazi zion. Partiduaren ostean Maradonari doping kontrola egin zitzaion eta kokainarekin positiboa eman zuen. Horrez gainera Camorra, prostituzio eta droga trafikoarekin lotu zitzaion. Italiako Futbol Federazioak 15 hilabeteko zigorra ezarri zion eta Diegok Buenos Airesera itzultzea erabaki zuen. Baina han atxilotua izan zen droga trafikoaren kontrako sarekada batean. Maradonaren gainbehera hasia zen.[24] Zigorra bete eta gero, 1992-93 denboraldian Sevilla FC taldean aritu zen. Liga amaieran Carlos Bilardo entrenatzailearekin haserretu eta kluba utzi zuen[25].
1993an Argentinako futbolera bueltatu zen, oraingoan Newell's Old Boys taldearen elastiko gorri eta beltza janztera. Bost partida baino ez zuen jokatu eta ez zuen golik sartu[26]. Alfio Basilek1994ko Munduko Futbol Txapelketara eraman zuen. Greziaren aurkako partiduan (4-0) ongi jokatu eta gol bat sartu zuen. Asko lagundu zuen Nigeriaren kontrako garaipenean ere (2-0). Baina, doping analisiaren arabera, debekatutako bost substantzia hartuta zegoen: efedrina, norefedrina, seudoefedrina, norseudoefedrina eta metaefedrina. Beraz, Diegok txapelketa utzi behar izan zuen[27].
FIFAren zigorrak 15 hilabetez futbolean aritu gabe utzi zuen[28]. Denbora tarte horretan entrenatzaile hasi zen eta Argentinako Mandiyú de Corrientes (1994) eta Racing Club (1995) taldeak zuzendu zituen.
1995ean Boca Juniorsera itzuli zen, zigorra beteta. Bertan aritu zen 1997kourriaren 30ean futbol profesionala utzi zuen arte. Jokatu zuen azken partidu ofiziala River Plate-Boca Juniors (1-2) izan zen.
Futbola utzi osteko urteak (1997 - 2008)
Futbola utzi ondoren, drogazaletasuna zela eta osasun arazo handiak izan zituen. 2000kourtarrilean, UruguaikoPunta del Este hirian oporretan zegoelarik, Sanatorio Cantegrilen ingresatu behar izan zuten hipertentsio krisiak jota [29]. Gernu eta odol analisietan kokaina aztarnak agertu baitziren, Uruguaiko poliziaren aurrean deklaratu behar izan zuen[30]. Klinikatik atera ondoren, urtarrilaren 18an Kubara joan zen droga mendekotasuna tratatzera[31]. Herrialde horretan zenbait urtez bizi izan zen.
2004koapirilean, Kubatik itzuli eta hiru astera, Buenos Airesko Clínica Suizo-Argentinan ingresatu zuten osasun arazo larriekin. Drogazaletasunak Diegoren bihotzeko arazoak larritzen zituenez gero, bere osasuna egonkortu zenean ospitale psikiatriko batean sartu zuten desintoxikatze tratamendua hasteko[32]. Urte bereko irailean tratamendua Kuban jarraitu ahal izateko baimena eman zioten[33].
Futbola utzi ondoren pisu handia hartu zuen. 2005eko martxoan bypass gastrikoa egin zioten KolonbiakoCartagena de Indiasen[34]. Kirurgia eta dieta hertsiari esker 50 kg mehetzea lortu zuen. Urte bereko abuztuaren 15ean telebista aurkezle moduan debutatu zuen Canal 13ko La noche del 10 saioan. Lehen saioko gonbidatua Pelé izan zen, historiako beste jokalari onenetako bat, zeinarekin aspalditik harreman gatazkatsua zuen. 2005eko ekainetik 2006ko abuztura Boca Juniors taldearen kirol presidenteordea izan zen[35].
2007komartxoaren 28an ospitaleratu zuten alkohol gehiegi edan izanagatik. Hepatitis toxikoa diagnostikatu zitzaion[36]. Alkohol-mendetasuna gainditzeko Avril ospitale psikiatrikoan sartu zuten. Maiatzaren 6an irten zen[37].
Maradonaren ibilbidean bere agente edo managerrek garrantzi handia izan zuten. Azpimarragarrienak haurtzarotiko lagun Jorge Czysterpiller (1977-1985) eta Guillermo Cóppola (1985-1990 eta 1996-2003) izan ziren. Azken horrekin, finantza eskandalu bat tarteko amaitu zuen harremana.[40][41]
Selekzioarekin sartutako golen artean, Ingalaterrari 1986ko Mexikoko mundialeko final laurdenetan sartu zizkionak gogoratuenetako batzuk dira. Lehendabizikoari berak La mano de Dios ("Jainkoaren eskua") izena eman zion, ezkerreko eskuaz sartu baitzuen. Bigarren gola, bost jokalari ingelesi eta atezainari izkin egin ondoren sartu zuena, munduko futbol txapelketen historiako golik onena hautatu zuten.
2000nFIFAk antolatutako internet bidezko inkesta batean historiako jokalaririk onena izendatu zuten, botoen %5 3,6 jaso ondoren. Pelé izan zen bigarrena % 18,53rekin. Mundu osoko adituek parte hartu zuten bozketa batean, ordea, Pelé izan zen irabazlea (1705 puntu) eta Maradona bosgarren postuan geratu zen (1214 puntu) [42]. Azkenean, FIFAk bi futbolariak izendatu zituen irabazle[43].
Maradona, bai Argentinan, bai Napolin, kirol heroia da. 2004an Argentinos Juniorsen futbol zelaiari Diego Armando Maradona izena jarri zioten[44] eta 2006an, Boca Juniorsen museoan, haren omenezko monumentu bat ipini zen[45]. Baina mirespena, kasu batzuetan, idolatria bihurtu da: horren muturreko adibidea Eliza Maradonianoa da, Diego jainkotzat duena. Parodiazko erlijio horren jarraitzaileentzat 1961. urtea D.O. (Diegoren ondorengo) 1. urtea da.
Sexualitate gaietako jokabidea eta tratu txarrak
2014an Rocío Oliva Maradonaren orduko bikoteak publikoki salatu zuen Maradonak tratu txar fisikoak ematen zizkiola. 2019an jakin zen Claudia Villafañe bikote ohiak abusu psikologiengatik salatu zuela. Argentinako LGTB federazioak bi salaketa ezarri zituen Maradonaren adierazpen homofobo eta transfobikoengatik.[46]
↑Impulsobaires.com.ar [hhttps://elpais.com/diario/1984/05/06/deportes/452642407_850215.html Maradona agredió a Núñez y a Sola al terminar el partido en la final de la Copa del Rey] El País egunakira.