Diego da Silva Costa (Lagarto, Brasil, 1988ko urriaren 7a) espainiar herritartasuna duen brasildar futbolaria da. Gaur egun ez dauka talderik, 2021eko urtarrilean Atletico Madrilekin kontratua hautsi zuenetik. Erdi-aurrelari gisa jokatzen du. Transfermarkt, futbol jokalarien merkatuko balioetan espezializatutako orrialdearen arabera 10 milioi eurotan baloratuta dago.
Ibilbidea
Estadistikak
(*) Daturik ez.
Selekzio nazionala
Brasilgo futbol selekzio nazionalarekin bi partidu jokatu ditu. Alabaina, 2013ko irailean espainiar herritartasuna hartu eta 2014ko martxoan egin zuen debuta Espainiako futbol selekzio nazionalarekin. Ordutik 24 partidu jokatu ditu, 10 gol sartuz. Espainiako selekzioaren 2014ko Brasilgo Mundiala jokatu zuen, non ligaxkan kanporatuak izan ziren.
Palmaresa
Taldean
- Atlético de Madrid
Banakako sariak
Kanpo estekak