Richard William Duncan Dick Pound (1942ko martxoaren 22) kanadar igerilari ohi eta abokatu bat da, batez ere dopinaren aurkako borrokaren bultzatzaile nagusietako bat izateagatik ezaguna. COIko presidenteordea eta AMAren lehen presidentea izan zen, agentzia hau berak propio bultzatu zuelarik kirolean dopingaren aurkako borroka sustatu eta hobetzeko.
Biografia
Gaztetan igerilari bezala parte hartu zuen 1960ko Udako Olinpiar Jokoetan Erroman, 100 metro estilo libreko proban (6. amaituz) eta erreleboetan. Ondoren, Zuzenbidean lizentziatu zen.
Pound COIko presidenteordea zen 1988ko Seulgo Udako Olinpiar Jokoetan bere herrikidea zen Ben Johnsonek (hasiera batean 100 metro lauko probako txapelduna) dopinaren aurkako kontrol batean positibo eman zuenean. Pound, nahigabetua, pertsonalki arduratu zen kasu honetaz, Ben Johnson dopinagatik kaleratua geratuz amaitu zena. Prozesu honek eragin handia izan zuen Poundengan, dopinaren aurkako borrokalari sutsu bihurtu zena.
1999an, COIren aldetik Munduko Dopingaren Aurkako Agentziaren sorrera bultzatu zuen. Pound bera izan zen lehen presidentea.
2001ean, Juan Antonio Samaranchek COIko presidentetza utzi ondoren, erakunde honen presidentziarako hautagai bezala aurkeztu zen, bozketetan hirugarren postuan geratu zen arren, bere arerio izan ziren Jacques Rogge (presidente aukeratua izan zena) eta Kim-Un-Yong hegokorearraren atzetik (2002ko Salt Lake Cityko Neguko Olinpiar Jokoetako ustelkeria eskandaluetan parte hartu zuena eta beranduago hegokorear gobernuak zigortu zuena).
2007an, AMAko bere presidentetzaren amaieran, berrautatua izateko hautagai bezala ez zela aurkeztuko iragarri zuen. Munduko Dopinaren Aurkako III. Konferentzian, Madrilen ospatu zena eta non bere ordezkoa aukeratu zen, Poundek honako hausnarketa hau egin zuen Puerto Operazioari buruz:
«
|
Txostenen batzuk murgilduta zeuden kirolari bakarrak txirrindulariak zirela iradokitzeak arduratu egiten gaitu. Ez zait sinesgarria iruditzen.
|
»
|
Poundek AMAren presidentetza ofizialki 2007ko abenduaren 31n utzi zuen, bere ordezkoa John Fahey australiarrak hartuz. Dopinaren aurkako borrokan egin zuen lanaren ondorioz Kirol Izpirituarentzako Laureus Saria jaso zuen 2008an.
Gaur egun, dopinaren aurkako borrokan dihardu.
2008an Veveyko suitzar gortearen aurrean salatu zuten UCIk eta Hein Verbruggenek (erakundeko presidentea) azken bi hauen dopinaren aurkako borrokari eginiko etengabeko kritikengatik, gutxiegitzat jotzen baitzituen. 2009ko abenduan salatzaileek karguak erretiratu zituzten Poundekin epaitegietatik kanpo lortutako akordio baten ondorioz, bere iruzkinetakoren batzuk "gehiegizkoak izan zirela" onartu zuena, "UCIk eta Hein Verbruggenek dopina ezabatzeko ezer ez zutela egiten bezala interpretatu baziren". Akordioan, bi aldeek gai honi buruz iruzkin gehiagorik ez egiteko konpromisoa hartu zuten, eta alde bakoitza prozesutik eratorritako bere gastu propioetaz arduratuko zela, hala amaitua geratuz.
Sariak eta errekonozimenduak
Kanpo estekak