Deliatyn
| Deliatyn | |||
|---|---|---|---|
| Ukrainako hiri-motako kokalekua | |||
| Administrazioa | |||
| Estatu burujabe | |||
| Oblast | |||
| Ukrainako raion | Nadvirna raiona | ||
| Hromada | Deliatyn settlement hromada | ||
| Posta kodea | 78442 | ||
| Geografia | |||
| Koordenatuak | 48°31′43″N 24°37′25″E / 48.5286°N 24.6236°E | ||
![]() | |||
| Azalera | 10,28 km² | ||
| Altitudea | 423 m | ||
| Mugakideak | Yaremche (en) | ||
| Demografia | |||
| Biztanleria | 8.386 (2019ko urtarrilaren 1a) | ||
| Dentsitatea | 816 bizt/km² | ||
| Informazio gehigarria | |||
| Telefono aurrizkia | 3475 | ||
Deliatyn (ukraineraz: Деля́тин) –1989ko urriaren 2ra arte Diliatyn modura ezaguna (ukraineraz: Діля́тин)–[1] Ukrainako Ivano-Frankivsk Oblasteko Nadvirna Raionean kokaturiko hiri-motako kokagunea da, Txernivtsitik 101 kilometrora zein Kievetik 474 kilometrora kokaturikoa, mendebaldera.[2] Jaremche eta Lantxynekin batera Karpato mendien arteko Prut ibaiak osatutako haranean zeharreko herri-aglomerazio txiki baten parte da. Deliatyn Deliatyn kokagune-hromadaren administrazioa hartzen du ere, Ukrainako hromadaetako bat dena. 2024eko estimazioen arabera, hiri-biztanleria 7,972koa da.[3]
Izena
Hiri-izena Delatyn da polonieraz zein alemanez, Deliatin hungarieraz.
Historia
Deliatyn Poloniaren parte bihurtu zen –Rutenia Gorriarekin batera)– XV. mendean. 1772an, Austro-Hungariako Inperioak bereganatu zuen hiria, Galitziako probintziarekin batera –ikus ere: Poloniaren zatiketak–. Lehen Mundu Gerraren ostean, Poloniako Bigarren Errepublikaren parte zen herria, Stanisławów voivoderrian. Inguru pintoreskoan kokatua, bainuetxe-hiri ezaguna zen; hala, urtero, 1,000 bisitari inguru zituen 1920ko hamarkadaren amaierarako. Delatyn Armada Gorriak bereganatu zuen 1939an –ikus ere: Poloniako Iraileko Kanpaina–.
Bigarren Mundu Gerraren ostean, SESBren parte izan zen; egun, Ukrainan dago kokaturik.[2] Sobietar garaian Deliatyn ospetsua izan zen Kovpak-en Haritzarengatik, ukrainarrek Alemania naziarekiko zuten konpromisorik gabeko gorrotoa sinbolizatzen duena.
Delatyn komunitate judu baten egoitza izan zen 1941eko udazkenera arte.[2] Alemaniako artxiboek herrian juduen exekuzio masiboak jasotzen dituzte, Einsatzgruppen batek egindakoak. 1941eko urriaren 16an, garaiko Segurtasun-Poliziak 1,950 judu tirokatu zituen. Geroago, beste 200 judu inguru hil zituzten hilerrian. 1942ko udaberrian, 3,000 judu fusilatu zituzten. Hiriko gainerako 2,000 juduak Deliatynetik Bełżeceko sarraski-esparrura deportatu zituzten 1942. urte amaieran. Artxiboen arabera, Deliatynen ez zegoen ghettorik; hala ere, lekuko baten arabera bat bazegoen, hirigunean, hesi batez inguratuta.[4]
2022ko martxoaren 19an, 2022ko Errusiako Ukrainako inbasioaren testuinguruan, Errusiako Indar Armatuek Kinzhal misil hipersonikoak, munduko gerra-historian lehen aldiz, erabili zituztela zioten, Deliatynen, Deliatyngo material militarraren biltegia helburu zela.[5][6]
Film dokumentala
1992ko Return to My Shtetl Delatyn film-dokumentalak Willy Lindwer zinemagileak bere aitarekin, Berl Nutxim, eta bere alabarekin, Mitxalekin, Delatynera egindako bidaiak irudikatzen ditu, "aitak sei hamarkada lehenago egin zuen ibilbideari errepasoa egiteko, naziengandik ihesi eta ingurua nolakoa zen eta bertako biztanleak aldatu diren ikusteko".[7]
Delatynita
Delatynita Deliatynen aurkitzen den anbar-barietate bat da.[8][9]
Erreferentziak
- ↑ About specification of names of settlements of urban type of Otynia and Diliatyn of the Ivano-Frankivsk oblast
- ↑ a b c Shtetl Delatyn
- ↑ «Делятин оновлений (2).docx» Google Docs (kontsulta data: 2025-02-08).
- ↑ Yahad - in Unum. .
- ↑ (Ingelesez) «Russia uses advanced hypersonic missiles in Ukraine for the first time» Times of Malta.
- ↑ www.bloomberg.com.
- ↑ The Willy Lindwer Film & Video Collection – Return to my Shtetl Delatyn
- ↑ Chronology of Delatyn, Galicia. .
- ↑ GemRocks: Amber
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
