1849an sortu zuen hiria Jose Oianguren buru zuen 70 laguneko espedizio batek, bertako jendeen kontra borrokatu eta gero. Oiangurenek, Gipuzkoako Bergara herrian jaio zelarik, Davaoren ingurua Gipuzkoa Berria izendatu zuen. Hiriari, berriz, Bergara Berria izena jarri zion, baina gero errekaren izena hartu zuen hiriak.
Davao Iberoamerikako Hiriburu Hirien Batasunaren (gaztelaniaz: Unión de Ciudades Capitales Iberoamericanas - UCCI) (portugesez: União de Cidades Capitais Ibero-americanas) partaide da, 1982ko urriaren 12tik, jarraian agertzen diren hiriekin senidetarsun erlazioak hasiz: [2]