Daria Pikulik (Skarżysko-Kamienna, Polonia, 1997ko urtarrilaren 6a) poloniar txirrindularia da, pista eta ibilbide modalitateetan lehiatzen dena.[1][2][3]
Udako hiru Olinpiar Jokotan parte hartu zuen, eta zilarrezko domina lortu zuen 2024ko Parisen, omnium proban;[4][5] zortzigarren izan zen 2016ko Rio de Janeiron, taldekako jazarpen proban; eta seigarren Tokio 2020an, madison lasterketan.[6]
Brontzezko domina bat irabazi zuen 2020ko Pistako Txirrindularitzako Munduko Txapelketan, eta sei domina Pistako Txirrindularitzako Europako Txapelketan, 2016. eta 2023. urteen artean.[7]
Nazioarteko domina
Palmaresa
2018
- 3. Poloniako Errepideko Txapelketan 03 !
2021
- Ibilbideko Poloniako Txapelketan, 2. 02 !
2022
- 3. Poloniako Errepideko Txapelketan 03 !
- Santos Women's Tourreko etapa 1
- Bretainiako Tourreko etapa 1
- Konvert Kortrijk Koerse
- Cycliste Féminin International de l'Ardèche Tourreko 2 etapa
- Guangxiko Tourra
2023
- Santos Women's Toureko etapa 1
- Bretainiako etapa 1
- 1.a Konvert Kortrijk Koerse
- l'Ardechako Tourreko 2 etapa
- 1.a Guangxiko Tourrean
2024
- Ronde de Mouscron
- 2-Districtenpijl
Erreferentziak
Kanpo estekak