Danubioko Eskola edo Donaukoa (alemanez: 'Donauschule edo Donaustil') XVI. mende hasierako margolarien zirkulu baten izena da. Margolari hauek Danubio haranaren inguruan bizi ziren, Bavarian eta Austrian.
Garrantzia
Margolari hauetako batzuko oso berritzaileak izan ziren. Askotan, grabatua landu zuten, akuaforte teknika erabiliz. Lehenengo margolariak izan ziren paisaiaren artea erabiliz, paiasaialari hutsak. Irudiek oso garbi Matthias Grünewalden eragina erakusten dute: oso espresiboak dira eta, batzutan ere, espresionistak. Eragin italiarra eskasa da; halaber, modu batez, Eskandinaviar Berpizkundearekin puskatu zuten. Esan daiteke arlo askotan bere garaien aurretik lan egin zutela.
Margolari ezagunak
Beste partaideen artean hauek izan ziren ezagunenak: