Chūō (japonieraz: 中央区, Chūō-ku?)
Tokio hiriko 23 auzo berezi bat da. Chūō izenak erdigunea esan nahi du, izan ere Tokioren erdigunea osatzen duen auzoa da. 2012ko erroldaren arabera 122.118 biztanle ditu 10,15 kilometro koadrotan. Chūō auzoan dago Ginza barruti ospetsua.
Geografia
Tokioko Geltoki nagusiaren ekialdera kokaturik dago eta administratiboki hiru eremutan bereizita dago auzoa, Nihonbashi, Kyobashi eta Tsukishima. Lehenengo biak eremu komertzialak dira eta hirugarrena Tokioko Badian dagoen uharte artifiziala da.
Historia
Tokugawa Ieyasu shogunak Edo Japoniako hiri garrantzitsuena egiteko asmotan eremu komertziala sortzea erabaki zuen Tokio eta Kansai eskualdea elkartzen zituen errepidean. Edo Aroan Edomachi izena hartu zuen, "Edo-ren erdigunea". Gaur egungo Ginza eta Tsukiji barrutiak dauden lekuan ordea Sumida ibaiaren delta baino ez zegoen. 1657an suak auzoaren zati handiena erre zuen eta berreraiki beharra izan zen.
Atzerritarrek asentamentua sortu zuten Tsukiji barrutia dagoen lurretan 1869 eta 1899 artean. 1872an alboan dagoen Ginza barrutia beste sute batek suntsitu eta Europar estiloko planifikazio modernoa egiteko aprobetxatu zen Tren geltoki nagusia eta negozio eta finantza auzoa elkartzen zituen barruti honetan. Thomas Waters arkitekto ingelesak izan zuen proiektu honen ardura.
1892an Tsukishima uhartea eraiki zen Tokioko Badian. Izenak berak "eraikitako uhartea" esan nahi du.
1923ko lurrikarak Nihonbashiko arrain merkatua erabat suntsitu zuen eta berriztu beharrean Tsukiji barrutian berria egitea erabaki zuten, gaur egungo Tsukiji Arrain Merkatua hain zuzen ere.
1947ko martxoaren 15ean Chūō auzo berezia eratu zen.
Ondasun nabarmenak
- Nihonbashi: Negozio eta finantza zentroa da.
- Tokioko Burtsa
- Japoniako Bankua
- Nihonbashi Mitsui Dorrea
- Japoniako Zero kilometroa.
- Kyobashi: Merkatal eremua.
- Ginza barrutia.
- Sony-ren erakusteta eraikina.
- Merkatalguneak: Wako, Mikimoto, Matsuya, Primptemps...
- Yon-chome bidegurutzea.
- Kabuki-za antzokia.
- Tsukiji barrutia.
- Tsukishima uhartea.
Iruditegia
Kanpo estekak