Meguro (japonieraz: 目黒区, Meguro-ku?)
Tokio hiriko 23 auzo berezi bat da. 2008ko erroldaren arabera 14'70 km²-tan 261.033 biztanle zeuden. Tokioko auzorik esklusiboena den Kakinokizaka auzoa bertan dago eta 15 enbaxadaren egoitzak ditu.
Historia
Paleolito garaiko oskol pilak aurkuitu dira bertan, baita Jōmon, Yayoi eta Kofun aroetako aztarnak ere. 1932an Meguro eta Hibusuma herriak batuz eratu zen gaur egungo Meguro auzo berezia, ondoren 1947ko martxoaren 15eko berrantolaketan berretsi zena.
Meguro izenak "begi beltzak" esan nahi du, eta Ryūsenji tenpluko begi beltzdun "Meguro Fudō" irudiari egiten dio erreferentzia. Estatua hau XVII mendean Edo inguruan toki estrategikotan kokaturik zeuden bost Fudō-myōō estatuetako bat da. Hauek jainkoen babesa ematen zioten hiriari. Estatua bakoitzak begi kolore desberdina zeukan, Megurokoak kolore beltza.
Ondasun nabarmenak
Iruditegia
Kanpo estekak