Christina Obergföll (Lahr, 1981ekoabuztuaren 22a) alemaniar xabalina jaurtitzaile ohia da . 2013an Munduko txapelduna izan zen. 70,20 metroko jaurtiketa da bere marka pertsonala, Alemaniako errekorra izanik. Gainera, marka horrekin historiako munduko laugarrena da.
Ibilbide profesionala
2005eko Atletismoko Munduko Txapelketan, Obergföll-ek zilarrezko domina irabazi zuen Europako errekorra eginez (70,03 m), Osleidys Menéndez-en atzetik bigarren gelditu zen, proba berean munduko errekor berria ezarriz.
Londresko 2012ko Olinpiar Jokoetan bere ibilbide profesionaleko arrakasta handiena errepikatu zuen, zilarrezko domina irabazi zuenean.
2013ko Moskun egin zen Munduko Atletismo Txapelketan, Obergföll-ek urrea lortu zuen 69,05 metroko jaurtiketarekin. 2013an ere Boris Henryrekin ezkondu zen. Ibilbide profesionalaz aparte, Boris Henry xabalina jaurtitzaile alemaniarrarekin ezkondu zen.
Obergföll-ek 2014an lehiatzeaz utzi zion, haurdun zegoelako, baina 2015eko Munduko Txapelketan parte hartu zuen eta laugarren postua lortu zuen. Azkenik, 2016an, zortzigarren amaitu zituen Olinpiar Jokoetan eta txapelketa hau amaitzean erretiratu zen.