Juan José Ovejas y Díez (Igea, 1682ko martxoaren 19a - 1732ko maiatzaren 4a) jatorri kaparea bazuen ere ez zen gizon dirududa, Ameriketara emigratu zuen eta han militarki, ekonomikoki eta politikoki gora egin zuen. Aricako, Txile, korrejidore izendatu zuten eta kargu horri esker hainbat sektore kontrolatu eta dirutza irabazi zuen, besteak beste, zilarrezko meategiak, merkataritza, nekazaritza eta abeltzaintza. 1723an bere jaioterrira itzuli zen, Igeara. Lur-eremu handiak hartu zituen eta ospea emango zion jauregia eraiki zuen.[1] Kokapen sozial eta ekonomiko horri esker, 1731an Felipe V.a Casa Torreko markesatua eman zion,[2][3] Casta Torreko I. markesa bihurtuz.[4] María Isabel de Loaisa y Valdesekin ezkondu zen, haien semea zen Juan Josék titulua jaso zuen oinordean.
Juan José Ovejas Loaisa (Arica, 1715 – Igea, 1786), Casa Torreko II. markesa. Bi aldiz ezkondu zen, Manuela Blanco Alonso eta Josefa Frías-Salazar Castejónekin. Lehenengo ezkontzatik sortutako semeak hartu zuen titulua.
Francisco Ovejas Blanco (1741 – 1793), Casa Torreko III. markesa. Ez zuen ondorengorik izan eta aitaren bigarren ezkontzatik sortutako anaiak hartu zuen titulua.
Juan José Ovejas Frías-Salazar, (1749 – 1833), Casa Torreko IV. markesa. Josefa Chavarri Morrón-Galdeanorekin ezkondu zen. Haien alabak hartu zuen titulua.
Magadalena Ovejas Chavarri, (Los Arcos, 1784 – Arnedo, 1851), Casa Torreko V. markesa. Francisco Marcelino Lizana Martínez de Artiedarekin ezkondu zen, Robresko jauna.[5][6] Haien semeak titulua eskuratu zuen.
Lázaro Lizana Ovejas, (Arnedo, 1805 – Bilbo, 1886), Casa Torreko VI. markesa. María Josefa de la Hormaza y del Puenterekin ezkondu zen, SanturtzikoCasa Torre edo Hormaza jauregian bizi zena.[7] Haren semeak titulua eskuratu zuen:
Luis María Lizana de la Hormaza, (Bilbo, 1851 – Santurtzi, 1915), Casa Torre VIII. markesa. Ez zuen ondorengorik izan eta bere ahizparen semeak jaso zuen titulua. Ordutik, markesgoa leinuz aldatu zen, Lizana izatetik Hualde izatera (Iruritan zuten jatorria).[9]
Pedro María Hualde Lizana, (Irurita, 1882 – Zaragoza, 1944), Casa Torreko IX. markesa. Medikuntza ikasi zuen Zaragozako Unibertsitatean eta Parisko Sorbonan, Iruritan jardun zen.[10] Consuelo Goizueta Iñarrarekin ezkondu zen eta haien semeak titulua eskuratu zuen.