Santa Rosa de Limako markesgoa 1723ko uztailaren 29an Felipe V.ak sortutako noblezia-titulua da, Diego Bernardo Jiménez de Morales y Serranoren aldekoa.[1]
Hasiera batean, «Santa Rosako markesa» izenarekin eman zen, baina 1959an aldatu zen, María de Aránzazu Ruiz de Gámiz eta Zuluetak titulua bereganatu zuenean, hain zuzen ere.
Santa Rosa de Limako markesak
|
Titularra
|
Aldia
|
Felipe V.aren sorkuntza
|
I
|
Diego Bernardo Jiménez de Morales Serrano
|
1723-
|
II
|
Diego Bernardo Jiménez de Morales Arcaute
|
-1773
|
Alfontso XIII.ak birgaitua
|
III
|
María de la Encarnación Díez de Ulzurrun Alonso
|
1923-1950
|
IV
|
María de Aránzazu Ruiz de Gámiz Zulueta
|
1959-1974
|
V
|
Fernando Jiménez Mendoza
|
1974-1989
|
VI
|
María del Rosario Jiménez Ruiz
|
1989-egun
|
Limako Santa Rosa markesen historia
- Diego Bernardo Jiménez de Morales y Serrano, Santa Rosako I. markesa, Calatravako Ordenako zalduna, María de Arcaute y Rojasekin ezkondua.[1] Haren semea izan zen oinordea:
- Diego Bernardo Jiménez de Morales Arcaute (1773. m.), Santa Rosako II.markesa Mercedes del Risco y Ciudadekin ezkondua (gerora, Gabriel de Avilés erregeordearen emaztea, Aviléseko markesa).
- María de Aránzazu Ruiz de Gámiz Zulueta (1925 -.) Santa Rosa de Limako IV. markesa, Angel María Hualde Goizuetarekin ezkondua, Casa Torreko maskesa.
- Fernando Jiménez Mendoza, Santa Rosa de Limako V. markesa, Mesedeetako IX. markesa, Santa Engraziako kondea, Grazia Errealeko kondea.[3] 1953ko uztailean ezkondu zen María Fernanda Ruiz eta Jiménezekin, Napoleon Ruiz Falcó Auzitegi Goreneko magistratuaren alabarekin.[4] Bere alabak tituluaren oinordetza hartu zuen 1989an.
- María del Rosario Jiménez Ruiz, Santa Rosa de Limako VI. markesa.[5]
Erreferentziak
Kanpo estekak