Carmen Montón Giménez (Burjassot, Valentzia, 1976ko martxoaren 9a[1]) PSOEko politikari eta mediku espainiarra da. Espainiako Gobernuko Osasun, Kontsumo eta Ongizate Sozialeko ministroa izan zen 2018ko ekainaren 7tik irailaren 11ra arte. Egun horretan bere dimisioa aurkeztu zuen bere master amaierako lanean kopiatzeaz akusatua izan ondoren, baita ikasketa horietan lortutako kalifikazioetan egondako beste irregulartasun batzuengatik.[2]
Erreferentziak