Hemezortzi urte zituela grabatu zuen lehen diskoa, Paco de Lucía gitarra-jotzailea lagun zuela. 1979anLa leyenda del tiempo (Denboraren elezaharra) grabatu zuen. Azken disko horrekin urrats handia egin zuen flamenkoaren berrikuntzan, rock eta jazzeko tresnak erabili baitzituen. Garbizaleek ondo hartu ez bazuten ere, arrakasta handia izan zuen; Espainiako zenbait poetaren testuak sartu zituen, hala nola Federico García Lorcarenak. Disko horretan Tomatito zuen gitarra-lagun. 1980ko hamarkadan izugarrizko arrakasta izan zuen, eta Parisen eta New Yorken eman zituen kontzertuak. Beste lan aipagarri batzuk ditu: Calle Real (1983, Errege kalea), Te lo dice Camarón (1986, Camarónek esaten dizu), Soy Gitano (1989, Ijitoa naiz, Londresko Royal Philarmonic Orchestrarekin), Autorretrato bilduma (1990) eta Potro de rabia y miel (1992, Amorruaren eta eztiaren zaldia). 1992kouztailaren 2an hil zen, biriketakominbiziak jota[1].