Bárbara González Oteitza (Iruñea, Nafarroa, 1985eko urtarrilaren 15a) gimnasta nafarra ohia da, eta gimnastika erritmikoaren modalitatean aritzen da.
2008ko Pekingo Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen bigarren aldiz taldekako gimnastika erritmikoko proban, 2004ko Olinpiar Jokoetan ere aritu zelako. Pekinen, bere ahizpa Lararekin izan zen taldean.
2008an gimnastika utzi eta hainbat lanetan aritu da. 2011tik aurrera, modelo moduan lan egin du, Reebok, Toyota edo Martini bezalako enpresentzat.