Reebok International Limited Adidas talde alemaniarraren kirol zapatila, arropa eta osagarrien ekoizle estatubatuarra da. Egoitza nagusia Cantonen (Ameriketako Estatu Batuak) eta eskualdeko bulegoak ditu Amsterdam (EMEA), Montreal (Kanada), Hong Kong (Asia Pazifikoko) eta Panama Hirian (Latinoamerika). Izena afrikaansezko rhebok hitzetik dator, Afrikako antilope mota bat. Konpainia 1895ean sortu zen Mercury Sports izenarekin eta 1960 arte ez zuen Reebok izena hartu.
Kanpo estekak