Buntsandstein

Buntsandstein (alemanez, koloretako hareharria) edo Bunter hareharria unitate litoestratigrafiko eta aloestratigrafiko bat da (arroka-estratuen sekuentzia bat), Europako mendebaldeko eta erdialdeko eremu zabaletako arroka ama eratzen duena. Buntsandstein Behe Triasikoko serieko hareharrizko geruzez osatuta dago nagusiki, eta Trias Germanikoaren Supertaldea osatzen duten hiru unitate Triasiko bereizgarrietako bat da, Muschelkalk eta Keuperrekin batera.
Buntsandstein Britainiar Uharteetako Bunterren antzekoa da adinari, faziesari eta litologiari dagokienez. Normalean, Zechstein permiarraren gainean eta Muschelkalk-aren azpian egoten da. Iraganean, Buntsandstein izena ere adiera kronoestratigrafikoan erabiltzen zen Europan, sistema Triasikoaren azpi-banaketa gisa. Erabilera hori bertan behera uzteko arrazoien artean, oinarria Permiar Berantiarrenean dagoela deskubritzea dago.
Jatorria

Buntsandstein Germaniar Arroan metatu zen, txikiagoa zen Permiar Arroaren ondorengo sedimentu-arro handi batean, gaur egungo Polonia, Alemania, Danimarka, Ipar Itsasoko hegoaldeko eskualdeak eta Baltiko itsasoa, Herbehereak eta Ingalaterrako hegoaldea hartzen zituena. Permiarraren amaieran, eskualde honek klima lehorra zuen eta barnealdeko itsasoek estaltzen zuten, Zechsteingo ebaporitak metatuz. Permiarraren amaieran, gaur egungo Poloniako hego-ekialdean, hegoaldean dagoen Paleo-Tethis ozeanoarekin lotura bat sortu zen, eta horrek itsasoko ura aldizka sartzea eragin zuen, baita material klastiko gehiago ere, alubioi-abaniko handien forman metatu zena[1]. Triasikoan antzeko prozesua eman zen hegoalderago, adibidez Eusko-kantauriar arroan[2], Variskar orogenia estaliz[3]. Bortziriak, Aldude edo Orotz-Betelu inguruko hareharri gorriaren jatorria ere hori da[4].
Jalkitzea ingurune kontinental idor batean gertatu zen (playa faziesa), eta, beraz, meteorizazio kimikoa eskasa izan zen. Hori dela eta, Buntsandsteineko metaketak ohiko aztarnategi gorriak dira, batez ere hareharriak eta buztin gutxiko konglomeratuak.
Anisiarraren amaieran, itsasoaren maila orokorra nabarmen igo zen (igoera eustatikoa). Itsaso tropikal batek bete zuen orduan arro germaniarra, Buntsandsteinen jalkitzea geldituz eta Muschelkalken jalkitzearen hasiera markatuz.
Erreferentziak
- ↑ Ziegler, Peter Alfred. (1990). Geological atlas of western and central Europe 1990. (2nd. ed. argitaraldia) Shell Internationale Petroleum Maatschappij BV ISBN 978-90-6644-125-5. (kontsulta data: 2024-11-17).
- ↑ Sánchez Moya, Yolanda; Barrón, Eduardo; Sopeña Ortega, Alfonso. (2005). Nuevos datos sobre la edad del Buntsandstein de la Cordillera Cantábrica. ISSN 1576-5172. (kontsulta data: 2024-11-17).
- ↑ Espina, R. G.. (1994). Extensión mesozoica y acortamiento alpino en el borde occidental de la Cuenca Vasco Cantábrica. ISSN 0213-4497. (kontsulta data: 2024-11-17).
- ↑ Arostegi García, José Javier; Ramón Lluch, Rafael; Martínez Torres, Luis Miguel; Eguiluz Alarcón, Luis. (1987). «Contribución de los minerales de la arcilla a la diferenciación de las placas ibérica y europea en el Pirineo vasco» Geogaceta (2): 34–36. ISSN 0213-683X. (kontsulta data: 2024-11-17).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.