Bosnia-Herzegovinako sukaldaritza (bosnieraz: Bosanska kuhinja) Mendebaldeko eta Ekialdeko eraginen arteko nahasketa da hein handi batean, eta Balkanetako sukaldaritzaren ezaugarriak ditu.
Herrialdea erlijioaren araberako lerro etniko oso definituetan dago banatua, eta komunitate bakoitzak baditu erlijioarekin lotutako tabu gastronomikoak ere. Komunitate hauen kontestuan, halaber, katolikoen sukaldaritzako Kroaziako gastronomiarekin dago lotua, eta kristau ortodoxoenaSerbiako gastronomiarekin. Hortaz, bosniar musulmanen sukaldaritza da Bosnia eta Herzegovinako gastronomia bereziena eta orijinalena, eta bereziki Ekialdeko eragin handienak dituena, otomandarren eragin historikoagatik.
Esneki krema tipikoa dira pavlaka deritzona eta kajmak. Haragietan tipikoak dira behi eta arkumea. Musulmanen artean, txerrikiaren tabua dago, baina zezinak jaten dituzte. Bertako espezialitateak dira ćevapikebab bosniarra, burek, dolma, sarma,pilav (pilaf), gulaš (goulash) haragi platerak, eta Begova Čorba okela daraman salda edo zopa.
Barazkien artean, Đuveč barazki-menestra, Balkanetan ohikoa (Errumanian ghiveci eta Bulgarian gjuvec deritzo), Kačamak (arto-irin eta patataz egina), Sataraš (pisto moduko bat, piper, alberjinia, tipula eta tomatearekin), Bamija (okra landarean oinarritua)...
Zenbait gazta mota ekoizten dira Bosnian, eta ogi eta opiletan ere tradizio gozoa daukate. Ogi mota tradizional asko eta gozoak eros daitezke okindegietan.
Ćevapi, plater nazionala
Bosniako jakirik tipikoena eta ezagunena Ćevapi haragi platera da. Hainbat gastronomiatan aldagaia duen Kebab delakoaren bertako bertsioa da. Arkume eta txahalharagi nahasketa izan ohi da, eta bertako somunogian bilduta zerbitzatu ohi da, tipula txikitu askorekin (eta beste osagai batzuekin)[1].
Janari lasterraren bertsio bosniar tipikoena ere Ćevapi-a da, baina kasu horietan ere ez da ohikoa ogitarteko bezala zerbitzatzea, baizik eta platerean. Mendebaldean zabaldu diren kebab janari-dendetako ogitarteko azkarrekin konparatuta, kalitatean koska bat gorago egon ohi da.
Edariak
Bosniar musulmanen artean alkoholaren tabua dago, baina hala ere, garagardo eta ardoak ekoizten dira Bosnian tradizionalki, eta inon ez dago kontsumoa debekatua edo bereziki gaizki ikusia. Jatetxe batzuetan ez da alkoholik zerbitzatzen, eta bisitariak deskuidoan eskatzen badu, ez da ezer gertatzen, ez dela zerbitzatzen jakinaraziko diote eta ez dago arazorik.
Alkoholik edaten ez den mahaian, ohiko edaria Ajran izeneko jogurt likidoa da[2]. Hotz-hotza zerbitzatzen da, batzuetan menda puntu batez edo karbonatatua, eta bereziki ondo ematen du haragiarekin (Balkanetatik kanpoko bisitarien harridurarako). Otomandarrek utzitako ohitura da jogurt zuri likido honena (turkieraz ayran deritzo), produktua doogh izen pertsiarrarekin lotzen da ingelesez zein espainolez.
Tea baino gehiago, kafea hartzen da Bosnian. Bosniako kafe propio ilun, oso gogor eta mingotsaz oso harro daude.
Oharra: Zerrenda honetan Europako herrialde (estatudunak eta estatugabeak) gehienak ageri diren arren, baliteke baten bat ez agertzea. Hori horrela bada, mesedez, gehitu ezazu txantiloian. Eskerrik asko.